“ATEAK ZABALIK” LA MILAGROSAn

Zuen seme/alaba bere bizitzako ibilbide berria hastear dagoen honetan, La Milagrosa ikastetxeko ezaugarriak eta bertan lan egiten dugun giza taldea ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu.

      Hilaren amaieran garatuko da 2018-2019 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina. Honetan LA MILAGROSA IKASTETXEAREN proiektu pedagogikoa ezagut dezazuen nahi dugu:

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko jarraipena.
  • Gertuko harremanetan oinarritua.
  • Ordutegi aukera zabalekoa.
  • Egonkortasun handikoa eta esperientziadun profesional taldeaz osatua.
  • Berrikuntza pedagogikoan etengabe murgildua.
  • Gurasoen partaidetza bultzatzen duena.
  • Herrian integratua.

Honetaz guztiaz gehiago jakiteko urtarrilaren 24an eta 31n, asteazkenetan, 17:30ean, Ikastetxean egingo ditugun “ATEAK ZABALIK” saioetara gonbidatu nahi zaituztegu.

Edozein argibide nahi izanez gero, edo “Ateak zabalik” egunean ezin izango bazinate etorri, telefonoz deitu (94 672 07 01) eta hitzordua adostuko genuke.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.