Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuak deialdia egiten du martxoaren 8rako egitarau bateratu bat egite aldera

Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoak 8, dela eta prestatu beharreko egitarau
bateratua egiteko asmoa duten eragile eta antolatzaileei dei egiten die, urtarrilaren
26a baino lehen Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezen. Informazioa emailez
berdintasuna@laudio.eus edo telefonoz 94 403 48 50 helarazi daiteke. Horrez gain, urtarrilaren
24an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta balio anitzeko aretoan bilera bat egingo da martxoaren
8ko egitarau bateratu bat osatu ahal izateko.
Deialdi berezia egin nahi diegu herritarrei emakumeen eskubideen aldeko defentsan aritu gaitezen, martxoan zehar antolatuko diren hitzorduan parte hartuz

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.