Otsailaren 4an igandean “BASARATUSTEA-KANPORAMARTXOA” jaia

«Euskal Herrian bada ohitura zahar bat berreskuratu nahi duguna: Basaratustea (baso + aratustea) edo, gure eskualdean (Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo…), “kanporamartxoa” deitutakoa.

Aratusteetako aurreko igandean egiten da beti, mendi gune batean. Jai moduko horretan nork bere txerrikia (urdaia edo txorizoak batez ere) eramaten du lekuan dauden txingarretan prestatzeko. Jatorrian, basoari egiten zitzaion oso aspaldiko eskaintza bat dago.

Guk geurea “San Joan Astobitzako” (Larrazabal) baselizan egingo dugu aurten.

Erosi zure txerrikia eta hurbildu: otsailaren 4an, 11:30etik aurrera. Bazkaltzera, etxera. Oharra: ume txiki bakoitzak ibiltzeko makila bat izango du opari.

Existe una vieja costumbre vasca que pretendemos reactivar este año: la del Basaratuste (baso + aratuste: ‘carnaval del bosque’) o, en nuestra comarca (Orozko, Arrankudiaga, Arakaldo…), “kanporamartxo”. Se hace el domingo anterior al domingo de carnaval en un lugar concreto de un monte y en origen es una ancestral ofrenda que se le hacía al bosque. Consiste en comer carne de cerdo (tocino o chorizos normalmente) que cada uno lleva, asados en un palo o pincho. Allí habrá brasas.

Este año lo haremos en la ermita de “san Joan Astobitzako” en Larrazabal.

Compra tu carne y anímate: el 4 de febrero, a partir de las 11:30 h. Y a comer, a casa. Nota: Cada peque tendrá una cachava de regalo.»

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.