Abian da Rockein lehiaketaren edizio berria!!

Rockein! Hego Euskal Herriko talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa musikalaren seigarren edizioan izena emateko epea  zabalik.

  • Martxoaren 24rarte proposamenak jasoko dira eta finala maiatzaren 12an izango da Basauriko Social Antzokian
  • Aurreko bost edizioetan guztira 524 proiektuk parte hartu dute. 2017an Rockein!-ek parte hartze errekorra ezarri zuen, 129 parte hartzailerekin, horietatik Laudioko bost.

Aurreko edizio arrakastatsuen ostean, seigarren urtez jarraian Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako Rockein! lehiaketa musikala iragarri du.

Rockein!-en izena emateko epea martxoaren 24rarte egongo da irekita. Sektoreko profesionalek osatutako epai mahaiak maiatzaren 12an, larunbata, Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak aukeratuko ditu jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epai mahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2018ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

Jokoan dauden sarien artean EP (gutxienez bost abesti) baten grabazio, ekoizpen, masterizazio eta diseinu grafikoa, bideoklip baten ekoizpena eta Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean jotzea daude. Laudion aurkezten diren taldeek Laudioko Sanroke jaietan jotzeko aukera ere izango dute.

  • OINARRIAK

https://drive.google.com/file/d/1gqX783VD26TbNcYmyC7mT25QGM0kPqmv/view

  • IZENA EMATEKO ORRIA

https://drive.google.com/file/d/1hZTOAc1dcdqOSzCdEUcM-NHAzzgVs_W5/view

Informazio gehiago:

www.facebook.com/rockein

Twitter: @rockeinrock

gazteria@laudio.eus

94.403.48.50

www.laudio.eus

http://zirtzart.basauri.eus/index.php/eu/berriak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.