Itxarkundia Dantza Taldea, 2018ko sanrokeetako pregoilari

Aurten 40 urte beteko dira Salutxu Etxebarria miresgarri eta nekaezinak Itxarkundia Dantza Taldea sortu zuenetik. Hori dela eta, ekitaldi-egitarau joria prestatzen ari da gaur egun Aitziber Temprano lehendakari duen eta adin guztietako 150 pertsonatik gora biltzen dituen dantza taldea, urte osoan aurrera eramateko. Horren berri ematen joango gara Zuin aldizkariaren bidez.

Horregatik guztiagatik, eta efemeridea aprobetxatuta , gure kulturaren alde egunero egindako lana saritu nahi izan diote jaietako lantaldeak eta Udalak, 2018ko San Roke jaietako pregoilari izendatuta. Saria merezi baino mereziago duelako, zorionak!

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.