XXII. Laudio Ikastola Krosa otsailaren 25ean egingo da

Otsailaren 25ean Lamuza parkeak Laudio Ikastola Krosaren edizio berria jasoko du. Ohi bezala, Arabako eskolarteko kros txapelketa izango da eta Laudioko neska eta mutil guztiei irekia egongo da. Proba 2004 eta 2009 urte bitarteko kirolarientzat zuzenduta dago eta 10:30ean hasiko da. Kategoria ezberdinen ordutegi eta distantziak hauek dira: 11:00etan Emakumezko Infantilak (2.500 m); 11:15ean Gizonezko Infantilak (3.500 m); 11:35ean Emakumezko Alebinak (1.500 m); 11:45ean Gizonezko Alebinak (2.500 m); 12:00etan Emakumezko Benjaminak (1.000 m); 12:10ean Gizonezko Benjaminak (1.500 m).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.