Martxoaren 8ko egitaraua. Emakumearen Nazioarteko Eguna

MARTXOAK 5, astelehena

LIBURU-AURKEZPENA EGILEAREKIN: 19:30ean Liburutegian.

“LUCHARON CONTRA LA HIDRA DEL PATRIARCADO: MUJERES LIBRES” Nekane Jurado (ekonomista eta genero-ikerlaria).

1930eko hamarkadan, emakumeen borrokaren teoria eta praktika joria hezurmamitu zen, genero-, klase- eta botere-ikuspegidun borroka. Betebeharra dugu borroka hori ikertzea eta berrirakurtzea 2017ko gure borrokaren gakoak eta bide posibleak ulertzeko (Nekane Jurado).

MARTXOAK 7, asteazkena

ANTZEZLANA, 19:00etan Laudioalden:

“Semillas del pasado” Arrigorriagako Hamaika taldekoa. Edozein herrian, garai urrun batean, ohiko landa lanetan, ugazabandre lurretan, emakume batzuek lan egiten dute eta beste batzuk gertatzen denaren lekuko dira. Esaten dute, aipatzen da, zurrumurruak daude… Egun batez, aldiz, bestelako gertakaria jazotzen da eta dena aldatuko du, fruituak emango dituzte iraganean landatutako haziek. Solastiarrek antolatutako doaneko ekintza.

MARTXOAK 8, osteguna. GREBA FEMINISTA!

INAUGURAZIOA: “Txoko morea, emakumezkoentzako berezko tokiaren bila”. Liburu espezializatuen multzoaren inaugurazioa Udal Liburutegian. Bideratuko dute emakumeek sortutako edo protagonistak diren materialak eta teoria feminista presente dauden lorpenak ikusarazteko .

MARTXOAK 8, GREBA FEMINISTA EMAKUMEOK* PLANTO 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeok* Nazioarteko Emakumeon* grebarako deialdia zabaldu dute, emakumeon* kontra indarkeria eta ezberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean. EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, zaintza, kontsumo, ikasle eta lan munduan parte hartzen duten emakume* guztiak kalera ateratzeko deia zabaldu du Mugimendu Feministak. Laudion ere deialdiarekin bat egin nahi dugu eta horretarako hurrengo ekintzetan parte- hartzera gonbidatu nahi zaituztegu:

Goizean: 12:00- 13:00: Emakumeon* salaketak eta aldarriak- Batzalarrin ingurua emakumez, karritoz eta tendereroz bete

12:30: Emakumeon* Lapiko Burrunbada, Batzalarrin kalean

Arratsaldean: 17:30: Emakumeon* gune morea iluntzeko mobilizazioaren prestaketa eta girotze lanak, Batzalarrin kalean

19:30: Martxoak 8ko Elkarteratzea Herriko Plazan

20:00: Mobilizazio alaia eta koloretsua – Herriko Plazatik – Aiaraldeko Mugimendu Feministak antolatuta – ekarri zure peluka, amantal, erratza… edo nahi duzuna! Grebarekin bat egiteko modu asko daude: etxeetako balkoi edo leihoetatik amantalak zintzilikatzea, besoetan zapi moreak jartzea, lanuzteetara batzea, … Denon artean martxoak 8 aldarrikapenez josiko dugu! Martxoak 8, EMAKUMEOK* PLANTO!

 

MARTXOAK 9, ostirala

“AL OTRO LADO” LABURMETRAIA, 11:00etan Helduentzako Ikastetxean , Luis Vil Zuzendariarekin. Gaia: Indarkeria matxista. CEPA Laudio HHIk antolatuta

FILM LABURRAK, 19:00etan Laudioalden:  Zinegoak Zinema eta Arte-eszenikoen Gaylesbitrans Bilboko Nazioarteko Jaialdia, eredu luzean.

MARTXOAK 10, larunbata

BERDINTASUNAREN ALDEKO ESKUALDEKO MARTXA, 10:00etan: Laudioko Herriko plazatik Amurrioko Juan Urrutia plazaraino eta alderantziz ere. Ibilbide osoa izango da Nerbioiko Parke Linealean. 12,4km izango da distantzia eta laua, zailtasunik gabekoa, paseo erraza izango da ume zein helduentzat. Izena emateko zuzenean harremanean jarri beharra dago Altzarrate Kirol Taldearekin, Amurrioko Kaskagorrirekin edo Laudio zein Amurrioko Udal Berdintasun Zerbitzuarekin. Altzarate Kirol Elkarteak eta Kaskagorri futbol taldeak antolatuko dute.

ZINE-FORUMA: “Muchos hijos, un mono y un castillo” Gustavo Salmerón zinema zuzendariarena. Sarrera 3€. Bi saio 17:30ean eta 20:00etan Laudioalde zinema aretoan.

MARTXOAK 11, igandea

ANtzEZLANA, 18:30ean  kiroldegian: “La casa de la llave”. Gizarte langileek “bizitzaren argazkietan” emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluzten dute. Zenbakitu gabeko butakak. Sarrerak (5€) salduko dira aurretik martxoaren 5etik astelehena, 9ra bitarte edo leku guztiak bete arte Berdintasun Arloan goizez eta Kultur Etxean arratsaldez. Pertsona bakoitzak 4 eskuratu ahalkoko ditu gehienez. 14 urtetik gorakoentzat.

MARTXOAK 16, ostirala

IPUIN KONTALARIA HAURRENtzAT, 18:00etan Liburutegian: “A zer nolako neskak!”. Neska “borrokalariak” ez dira kikiltzen arriskuaren aurrean eta eredua dira haurrentzat, mirestuko baitira euren ausardiarekin.

MARTXOAK 17, larunbata

ESKUPILOTA JARDUNALDIAK. Herriaren Pilota Klubak jardunaldiak antolatuko ditu Euskal Pilotan jolasteko. Aretako frontoian izango dira  martxoaren 12an eta 15ean, 19:00etatik 20:00ak arte eta martxoaren 17an, larunbata, 10:00etatik aurrera. Jardunaldiak bideratuta daude emakume ororentzat, adina ezberdindu gabe. Izen ematea irekirik egongo da martxoaren 10era arte 616 041 134 telefono zenbakian (Nuria) edo concegavipe@gmail.com helbide elektronikoan.

MARTXOAK 18, igandea

EMAKUMEENtzAKO AUTODEFENTSA. Adin guztietako tailerra Maitena Monroyren eskutik, 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30ak arte Kultura Etxean. 3 euroko matrikula egongo da udalerriko emakumezkoentzat eta 5 eurokoa Laudio erroldatuta ez daudenentzat. Izena ematea Berdintasun Zerbitzuan (94 403 4850). Leku kopuru mugatua.

KONtzERTUA: “Mujeres en la música” Laudioko Andere Abesbatzaren eskutik eta Amurrioko Hasperen Abesbatzaren laguntzarekin. Lamuzako San Pedro elizan 19:00etan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.