Jaietan ere, errespetua bai, eraso sexistarik ez!

Beste urte batez, jai parekideen aldeko aldarria egingo da San Roke jaietan, gizon eta emakumeek inolako eraso sexista zein errespetu falta jasan ez dezaten eta, inolako beldur barik salatu dezaten.

Taberna, txosna zein beste jai esparruetan “Errespetatu, konpartitu, salatu” lemadun txapak banatuko dira, honako helburu hau sendotze aldera .

Errespetatu: Jaia nolanahi, nornahi eta nonahi. Emakume batek ezetz dionean beti ezetz esan nahi duela argi uzteko.

Konpartitu: Jai giroa behar bezala partekatzeko etxeko erantzukizunak partekatzea ezinbestekoa da. Etxeko zereginak eta familia-ardurak banatzen baditugu, denok izango dute gozatzeko aukera, neurri berean.

Salatu: Indarkeria fisiko, psikologiko, zein sexuala jasanez gero, erabili larrialdietarako telefonoa, 112, edota informatu 900840111 telefonoan (24 orduz eskuragarri).

Preserbatiboen erabileraren aldeko kanpaina 

Aurten ere, preserbatiboen erabileraren aldeko kanpaina martxan jarriko da nerabe eta gazteek, gaixotasunen kutsatzea eta haurdunaldi ez planifikatuak saihesteko orduan jarrera aktiboa izan dezaten. 2.500 kondoi inguru banatuko dira jai esparru desberdinetan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.