Laudioarrek aktiboki hartu dute parte martxoaren 8ko ekimenetan

Aurtengo martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egun historiko eta hunkigarriaren egitarau joria bukatu delarik, Berdintasun Zerbitzuak eskerrak eman nahi dizkie modu proaktiboan parte hartu duten emakume eta gizon guztiei.

Jarduera ugari eta askotarikoak izan ditugu; 14 guztira, eta, beti bezala, kalitatea izan da nagusi.

Horretarako, Nekane Jurado izan dugu gurekin, ekonomista eta genero-ikertzailea. Solastiar elkarteak 106 pertsona mobilizatu ditu guztira, emakumezkoak gehienak, antzerki obra bat ikusteko. Martxoaren 8an bertan, espazio berria inauguratu genuen liburutegian material feminista ikusgai ipini eta kontsultatu ahal izateko, eta Laudioko mugimendu feministak aurretik egindako lanari esker, aurrekaririk gabeko egun paregabe, aldarrikatzaile eta oso parte-hartzaile horretan presente izan gara. Gainera, Berdintasun Zerbitzuak berak sustatuta, 29 emakumek egin genuen bat greba feministarekin, Udalean lan egiten dugun emakume guztien % 36,7, alegia. Luis Vil egilearen film laburra ikusi genuen HHIn, ZINEGOAK jaialdiaren, hau da, Gaylesbotrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Nazioarteko jaialdiaren barruan. Horrez gain, geneuzkan itxaropenik baikorrenak ere gainditu genituen Altzarrate kirol elkarteak berdintasunaren alde antolatutako eskualde-martxan: gutxienez 800 pertsona ibili ginen egun horretan ibiltzen atsegin handiz. Laudioalden zinema-forumaz gozatzeko aukera ere izan dute 138 pertsonak. Gainera, indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeen esperientzia latza ezagutzeko aukera izan dugu La casa de la llave antzerki lanari esker; Granjako kiroldegian izan zen eta 156 lagun bertaratu ziren. Aurrekoekin nahiko ez, eta umeentzako ipuin-kontaketa izan genuen Bego Alabazan artistaren eskutik; 73 pertsona gerturatu ziren haren istorioak entzutera eta Herriaren Pilota klubari esker, eskupilotan jolasten ikasteko aukera izan genuen Aretako frontoian. Azkenik, baina berdin interesgarri, pilak kargatu ahal izan ditugu joan den igandean, Maitena Monroyk emandako autodefentsa-ikastaroari esker eta programa guztia bukatzeko, Andere eta Hasperen abesbatzetako emakumezkoen emanaldiez gozatu ahal izan dugu.

Aipamen berezia egin nahi diogu Solastiar, Avillo, eta Jakaranda emakumeen elkarteei, Etawasol elkarteari, Biok gizonen elkarteari, Altzarrate kirol klubari, Herriaren Pilota klubari eta Laudioko mugimendu feministari, eta erakutsi duten konpromisoa, irmotasuna eta lankidetza eskertu nahi diegu

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.