Feminismoa Aiaraldean. Jardunaldi ez-mistoa

Mezu honen bidez apirilaren 14an Laudioko Kultura Etxean egingo den FEMINISMOA AIARALDEAN jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Asmoa, eskualdeko emakume norbanako eta elkarteak elkartzea da, elkar ezagutzearekin batera; egungo egoeraz eta etorkizuneko erronketaz mintzatzeko. Hau da prestatutako egitaraua:

10:30 “Feminismoa Aiaraldean” gogoeta kolektiboa

11:30  Atsedenaldia

11:45 “Etorkizuna marrazten, hitzetatik ekintzetara”

13:00 Topaketa feministen aurkezpena

Jardunaldiak ez-mistoak izango dira. Halaber, zaintza gunea eskainiko da haurrentzat. Horretarako ostirala baino lehen bidali beharko da mezua feminismoa@aiaraldea.eus helbidera. Era berean, eskertuko genuke mezu hau zure inguruko emakumeei bidaltzea, norbanako zein talde gisa, iritzi eta kezkak konpartitzea interesgarria iruditzen baizaigu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.