Maiatzak 6, hurrengo urratsa erabakitzeko eskubiderantz

Gure Esku Dago plataforma, erabakitzeko eskubidearen aldeko hainbat erakunde biltzen dituena, giroa berotzen hasi da dagoeneko Aiarako Kuadrillako herrietan maiatzaren 6ko herri galdeketa egiteko.

Apirilaren 22an ofizialki abiatuko den ekimenean parte hartzera deituta daude Laudion erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiak. Lehenago ere bestelako ekintzak egin dituzte, abiapuntu gisa hartuta hainbat gairen inguruan askatasunez erabakitzeko beharra; esaterako, emakumeen edo heriotza duinaren gaiaz erabakitzeko beharraz aritu dira, besteak beste. Halaber, informazio-mahaiak jarri dituzte herrian eta ekimen ludikoak ere antolatu dituzte, San Blas jaietako mus txapelketak adibidez.

Edonola ere, apirilaren 22an Oletako landan izango da hitzordua. Herritarrak bertaratzeko deia egin dute, Gorobel mendilerroaren hegalean elkarretaratzeko Artziniega, Kexaa, Urduña, Amurrio eta Salmantonetik.

Ez da kasualitatea kokapen hori aukeratu izana. Batetik, Sopeñako bidea hortik pasatzen da, aitzina merkataritza bide garrantzitsua izateaz gain inguruko herrien arteko komunikaziorako funtsezko bidea ere badena. Horrez gain, landa honetan milaka urte dituen trikuharri bat dago, zonaldeko lehenengo biztanleen aspaldiko aztarna. Lurralde horretan arbaso euskaldunak bizi izan ziren, eta ekimenaren antolatzaileek iraganaren eta etorkizunaren arteko zubia irudikatu nahi dute kontzentrazio eta erromeria banaren bidez.

Herri galdeketa baino lehen beste bi ekimen gehiago antolatuko dituzte. Lehenengoa apirilaren 26an izango da, Lamuza parkeko Kasinoan, ongizate-estatuaren kontzeptuari buruz.  Zelai Nikolas arituko da moderatzaile gisa, eta eztabaida mahaian izango dira Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko kidea, Emilio Olabarria EAJko diputatu ohia Madrilgo Kongresuan, eta Julen Zabalo EHUko irakaslea. Beste ekimena maiatzaren 4an izango da, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia eta Anjel Oiarbideren arteko jendaurreko eztabaida egingo dute. Mahaingurua Amurrio Antzokian izango da eta Aiaraldea Bat-Gure Esku Dagok antolatu du.

Bozketa

Hainbat aldiz bildu ondoren, Laudioko galdeketa dinamizatzen duen taldeak honako galdera gauzatu zuen, bozkatuko duten pertsonek erantzun beharko dutena:

“Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?”

Bozkatzeko hainbat aukera eskainiko dituzte. Batetik, maiatzaren 6an bertan galdeketaren deitzaileek hainbat mahai finko jarriko dituzte, herriko erdigunean eta Ugarte, Areta eta Latiorroko auzoetan. Horrez gain mahai ibiltari bat ere erabiliko dute.

Aurretiazko botoa emateko aukera eskainiko dute baita ere. Horri esker, hala nahi dutenek ekimenaren sustatzaileek adierazten duten tokira jo ahal izango dute ordu jakin batean, beren borondatea idatziz jaso dadin. Beharrezkoa izango da jatorrizko dokumentu bat baliatzea nortasuna, adina eta bizilekua (errolda-ziurtagiriaren bidez, kasu honetan) egiaztatu ahal izateko. Boto-emaileek nortasun agiriaren fotokopia bat eraman beharko dute, eta Espainiako Estatuko herritartasuna izan ezean, osasun-txartela. Behin arduradunek jatorrizkoa eta kopia erkatutakoan, jatorrizkoa itzuliko diote boto-emaileari.

Fotokopia gutun-azal handi batean sartu beharko da, boto-txartelarekin batera, eta itxita.

 

6 de mayo, próxima parada en el derecho a decidir

La plataforma Gure Esku Dago, que agrupa a numerosos organismos partidarios de ejercer el derecho a decidir, calienta ya motores para llevar a cabo la consulta popular del 6 de mayo en los pueblos de la Cuadrilla de Ayala.

El pistoletazo de salida a esta iniciativa abierta a la participación a la que están llamadas todas las personas mayores de 16 años empadronadas en Laudio, será, oficialmente, el 22 de abril. Con anterioridad han realizado numerosas actividades cuyo eje era la necesidad de elegir libremente en distintos ámbitos; como el de la mujer o el de una muerte digna, entre otras cuestiones. También han desplegado mesas informativas y organizado eventos lúdicos, como campeonatos de mus en los festejos de San Blas.

En cualquier caso, el 22 de abril la cita será en las campas de Oleta, donde la ciudadanía está llamada a confluir en las faldas de la sierra Salvada desde Artziniega, Kexaa, Urduña, Amurrio y Salmantón.

La elección de este enclave no es casual. Por un lado, atraviesa el lugar el camino de la Sopeña, que fue antaño, no solo un trazado importante para el comercio, sino también para la comunicación entre los distintos pueblos de los alrededores. Además, en estas campas se puede encontrar un dolmen milenario, huella inmemorial de los primeros pobladores de la zona. Así pues, en este territorio donde convivieron y caminaron ancestros vascos, los grupos organizadores quieren establecer un puente entre el pasado y el futuro, a través de una concentración y una romería.

Antes de la propia consulta popular aún se organizarán dos actividades más. Una el 26 de abril en el Casino del Parque Lamuza sobre el concepto del Estado de bienestar. Zelai Nikolas moderará la mesa de debate compuesta por Garbiñe Aranburu, miembro del sindicato LAB, Emilio Olabarria, ex-diputado del PNV en el Congreso de Madrid y Julen Zabalo, profesor de la UPV.  La otra el 4 de mayo, en la que el Lehendakari Juan José Ibarretxe y Anjel Oiarbide debatirán en público. La mesa redonda será en el Amurrio Antzokia y la convoca Aiaraldea Bat-Gure Esku dago.

Votación

Tras varias reuniones, el grupo que dinamiza la consulta en Laudio formuló la siguiente pregunta, a la que las personas que voten deberán responder:

¿Quieres ejercer el derecho a decidir nuestro futuro sin más límite que la voluntad de la ciudadanía de Euskal Herria expresada libre y democráticamente?”

Para pronunciarse sobre esta cuestión darán varias oportunidades. Por una parte, el mismo 6 de mayo las personas convocantes del plebiscito dispondrán varias mesas fijas; en el centro de la localidad y en los barrios de Ugarte, Areta y Latiorro. A ello hay que añadir una mesa itinerante.

Además, también darán la posibilidad de ejercer el voto anticipado, de manera que quien tenga interés, podrá acudir al lugar que indiquen los promotores de la iniciativa, en una hora concreta, para dejar constancia de su voluntad. Será necesario que lo hagan con un documento original que acredite su identidad, edad y residencia (mediante certificado de empadronamiento, en su caso), el votante deberá portar una fotocopia del documento de identidad (o de la tarjeta de sanidad en el caso de ciudadanos que no lo sean del Estado español). Una vez que los responsables cotejen el original y la fotocopia, devolverán el original al votante. La fotocopia deberá introducirse dentro del sobre grande en el que también se introducirá la papeleta de votación en sobre cerrado.

Garantías

Desde la organización han anunciado que seguirán un protocolo estricto no solo para evitar el fraude, sino también con el objeto de asegurar la correcta gestión de los datos personales de quienes participen en la consulta.

De hecho, dado que no tendrán a su alcance el padrón oficial, registrarán las identificaciones de los votantes. Una aplicación informática velará porque cada persona ejerza el voto una única vez, y en cuanto los resultados hayan sido procesados y verificados, procederán a eliminar todos los datos de carácter privado.

Respaldo

Antes de convocar la consulta, Gure Esku Dago comenzó una recogida de firmas con la que asegurar que las votaciones gozarían de un mínimo de legitimidad social. En el caso de Laudio, recabaron 1.992 apoyos dentro del plazo establecido, un 14% del padrón de la localidad. De ese modo, rebasaron el umbral del 10% que se habían fijado. De todos modos, una vez expirado el límite, siguieron recibiendo más firmas.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.