Parkoreografia koreografia lehiaketaren edizio berri

Aurten, lehiaketa lehen edizioetako datetara itzultzen da -maiatza amaiera- larunbatean egingo den arren.
SOS PARKEAk eta ASPANOVASEk -Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartea- antolatuko dute.
Laudion izango da zita, Aldai plazan, 2018ko maiatzaren 26an, 17:30etatik aurrera.
Iaz erantsi ziren hiru kategorian mantenduko dira. Kategoria horietako bakoitzak sari nagusi bat izango du, eta sari berriak emango dira dantzazale gehiago animatu daitezen parte hartzera.
Aurten honako sari berezi hauek egongo dira: jantziena, originaltasunarena, animazioarena eta euskarazko abesti bat duen koreografiarik onenarena.
Antolakuntzatik nabarmendu dute mota guztietako dantza estiloak eta adin guztietako parte hartzaileak onartuko direla.
Koreografia bakoitzak hiru parte hartzaile izan beharko ditu gutxienez eta 6 gehienez. Hiru eta bost minutu arteko iraupena izan beharko dute. Beste formatu batzuetako dantzak aurkeztu ahalko dira, lehiaketatik kanpo onartuko direnak.
Positiboki baloratuko dira berdintasunaren edo sexu eta kultur aniztasunaren aurkako mezurik ez duten abestiak.
Izena emateko epea maiatzaren 18an (barne) amaituko da. SOS PARKEAren webgunean egin daitezke inskripzioak: www.sosparkea.com. Bertan topatu daitezke lehiaketaren oinarriak.
Aipatu dugun bezala, parte hartzaile kopurua izen-ematearen ordenaren arabera mugatuko da. Hori dela eta, izen-ematea ahalik eta lasterren gauzatzea gomendatzen dizuegu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.