Laudiok, 2018an, Arabako Herriarteko txapelketan parte hartuko du

  1. urtetik Laudiok ez zuen parte hartzen Arabako Herriarteko txapelketan. Aurten, 2018an, talde berritua aurkeztuko dugu eta ia kategoria guztietan Laudioko jokalariekin arituko gara.

Arabako Herriarteko txapelketa maiatzaren 12-13an hasiko da eta taldea finalera helduko balitz ekainaren 17an jokatuko luke finala, Argantzunen, Araba Euskaraz egunean.

Laudiok 3 talde aterako ditu:

Nagusi mailan: Aitor Aiesta, Asier Pagazaurtundua eta Jon Pagazaurtundua.

Gazte mailan: Beñat Barbara, Asier Ibarrondo eta Iker Yuste.

Gaztetxo mailan: Axular Alonso, Aimar Amondo eta Oier Picon.

Lehen jardunaldia maiatzaren 12-13an izango da eta gure pilotariak Aramaioko pilotarien aurka arituko dira Aramaion.

Bigarren jardunaldia maiatzaren 19-20ko asteburuan Laudiora etorriko dira Zigoitiako pilotariak gureen kontra jokatzera.

Eta ligaxkari amaiera emateko maiatzaren 26-27ko asteburuan Gasteiza joan beharko dugu bertoko taldearen kontra egiteko.

Horren ostean, final laurdenak etorriko dira eta zortea lagun ea aurrera egin dezakegun.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.