Udako euskara ikastaroak AEKn

Laudioko AEK euskaltegiak udako euskara ikastaroak egiteko matrikula epea zabaldu du. Lehenengoa, 3 astekoa, ekainaren 4tik 22ra izango da, 5 ordu egunero, 80 ordu guztira. Ikastaroa C1/EGA prestatu nahi dutenentzat izango da, eta azterketaren lehengo zatia euskaltegian bertan egingo da, ikastaroaren azken egunean. Matrikulatzeko azken eguna maiatzaren 25ean izango da.

Bestalde, uztailearen 2tik 20ra, B1, B2 eta C1/EGA ikastaroa egiteko aukera dago, 80 ordukoak ere. Izena emateko azken eguna ekainaren 22a izango da.

Udako barnetegi arrunta, ibiltaria (oinez edo txirrindulaz) eta familia barnetegia egiteko aukera ere badago.

Ikastaro horiek guztiak egiteagatik, udal eta HABEren diru-laguntza lortzeko aukera emango dute. Interesdunek jo dezakete Laudioko AEK euskaltegira (Zubiaur,5), deitu edo WhatsApp mezua bidali 663 194 177 telefonora edo e-mail bat bidali (laudio@aek.eus).

 

Abierto el plazo de matriculación de verano en AEK

El euskaltegi de AEK ha abierto el plazo de matriculación para los cursos de verano. El primero de ellos será de 3 semanas de duración, del 4 al 22 de junio, 5 horas diarias para completar un total de 80. Este curso es para preparar los exámenes de C1/EGA. La primera parte del examen se realizará el último día del curso en el propio euskaltegi. La matriculación será posible hasta el 25 de mayo.

También ofrecerán otro curso de la misma duración, del 2 al 20 de julio, para los niveles de acreditación B1, B2 y C1/EGA. El plazo de matriculación para ambos es hasta el 22 de junio.

También habrá la posibilidad de realizar alguno los habituales barnetegis de verano, los específicos para familias o los itinerantes, a pie o en bicicleta.

Existen subvenciones tanto municipales como de HABE para todos los cursos. Las personas interesadas en alguno de ellos pueden pasarse por el euskaltegi (Zubiaur, 5), llamar o enviar un mensaje de WhatsApp al teléfono 663 194 177 o un e-mail (laudio@aek.eus).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.