Laudio Tenis Summer Camp 2018

Laudio Tenis Klubak hirueledun kampus bat eskainiko du, non kirola eta hizkuntzak kanpusaren ardatzak izango diren, euskara oinarrizko hizkuntza izanda.

Ekintza nagusia teniseko klaseak izango dira eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleses eskainiko dira.

Beste alde batetik, ingelesa praktikatzeko espazioa egongo da, bai gelan eta baita kanpoan ere, modu ludiko eta didaktiko batean, irakasle tituladun batekin.

Multi-kirolak ere bere tokia izango du gure kanpusean. Bertan kirol ekintza ugari aurrera eramango dira neska eta mutilek hauen oinarri teknikoak proba ditzaten.

Kanpusaren prezioaren barruan Gardeako polikiroldegirako bidaia, eguneko hamaiketako, kirol jantziak eta zenbait gehigarri sartzen dira. Familia guztientzako beherapena egongo da, bigarren anai-arreba %30- lo deskontua izango duelarik.

Plaza kopuruak mugatuak izango dira, gehienez 40 neska eta mutil jasoko ditugu hamabostaldi bakoitzeko. Gainera Aste soilak aukeratzeko aukera eskainiko dugu kanpusean. Plaza erreserbatzeko eta edozein informazio jasotzeko ez izan zalantza eta jarri gurekin harremanetan 695 776 630 ( Andoni Agirretxe) teléfonoaren bitartez edo Laudio tenis Klubaren postaren bitartez: info@laudiotenis.com. Ez zaitez plaza barik geratu!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.