Laudioko Kultur Asanblada Laudiko lehen kultura kongresua deitu du: “Kulturkon”

Laudioko Kultura Asanbladak egungo erronken premia
eta dimentsioa aztertzen igaro ditu azken hilabeteak,
erronka horiek garrantzi handia hartuko baitute datozen
hamarkadetan gure herriaren bizitza kulturalaren garapenari
begira.
Foru Aldundiak laster ekingo dio parkea eta bertako
eraikinak berreskuratzeko proiektu bat definitzeari.
Udalak hainbat birgaizte proposamen ditu mahai gainean,
kultur-ekipamenduak eraikitzeko hainbat egitasmorekin
batera (Antzokia/erabilera anitzeko aretoa, Bizkaia kaleko
frontoi/erabilera anitzeko espazio berria, San Rokeko nagusien
etxe zeharra berritzea…). Geroz eta interes handiagoa
dago kulturarekiko… baina ezinbestekoa da herriko
elkarte eta eragileak kontuan izatea.
Orain, iritsi da unea kulturan, jasangarritasunean eta
elkarlanean oinarritutako bizitzaereduen inguruan hausnartu
eta dauden baliabideak probesteko, izan ikuspegi
arkitektonikotik, paisajistikotik edo gizatiarretik. Oso
egoera ona da, aukeraz betea, proiektu oso bat adostu eta
aurrera ateratzeko aukera ematen duena. Parkea bizitza
kulturalaren motor bihurtuko duen proiektu bat, zeinetan
jende guztiak gozatu, ikasi eta parte hartu ahal izango
duen, aisialdi testuinguru batean.
Ez da erraza konpromiso partekatuak ezartzeko gakoak
topatzea, baina gure energia guztiak ideratu nahi ditugu
hori lortzera. Horregatik aurkeztu dugu anbizio handiko
proiektu hau: Laudioko I. Kultur Kongresua (KulturKon).
Eragile sozial zein kolektiboak parte hartzea nahiko genuke,
inplikatutako instituzioekin, enpresekin, merkatariekin
eta herriko bestelako entitateekin batera. Kulturaren
zabalpenarekiko interesa duten herritarrak bertaratzea
ere nahiko genuke.
Hausnarketa eta erabakiak hartzeko tartea aste edo
hilabete gutxi batzuetara mugatzea planteatzen dugu.
Ekintza garrantzitsuak egingo dira (hausnarketarako,
parte hartzerako eta elkarrizketarako guneak, hitzaldiak,
bisita gidatuak, ibilaldiak, lan-mahaiak…) aurrerapauso
garrantzitsuak ahalbidetzeko. Saiakera bat izango litzateke,
lanak konprimitzeko eta prozesuak betikotzea ekiditeko.
Kongresu praktiko bat egitea da asmoa, ondorioen
foro batekin eta amaierako akordioekin.
Oinarri interesgarriak ditugu: 2010ean eginiko Lamuzako
birgaitze plan berezia, 2014ko une kulturalaren
diagnostikoa edota 2016an gauzatutako kultura mapeoa.
Hor dago baita ere SOS Parkea plataformak eta herriko
beste hainbat kultur eragilek urteetan zehar eginiko lana,
eta baita udal talde politikoek eginiko proposamenak ere.
Guzti horri forma emateko unea da orain, guztiok batera
aurrera egitea ahalbidetuko digun adostasun bat eraikitzera
konprometituaz.
Kontu sinboliko eta funtzional bategatik, kongresuaren
bulego iraunkorra Ortuzainaren Etxean kokatzea proposatzen
dugu. Era berean, lan-saioak bertan eta Kasinoa
egitea proposatzen dugu, toki horiek soilik erabiltzera
mugatu gabe.
Horrez gain, kongresua ezohiko kultur egitarau batekin
osatzea planteatzen dugu. Egitarau hori bi programa
handitan banatuko litzateke: “Bienbitartean” eta “Gonbidatuak”.
Lehen programan, Laudioko taldeek proiektu
berritzaileak plazaratuko dituzte. Bigarrenean, aldiz, beste
toki batzuetako talde kulturalak gonbidatuko dira, euren
ekimenak parteka ditzaten. Diziplinen arteko hartu-eman
bat egitea planteatu ahalko litzateke, ekimen tematikoak
ikuspuntu ezberdinetatik jorratzea eta abar.
Kongresurako eta aipatutako bi programetarako finantziazioa
eta baliabideak bilatuko dira, instituzionalak
zein beste mota batzuetakoak, auzokideen eta elkarteen
laguntza sozial zein ekonomia ere sustatuta.
Kongresua 2019. urtearen hasieran ospatuko da, lehen
ekimenak 2018ko urrian programatuko diren arren.
Datozen asteetan Laudioko Kultura Asanblada lanean
jarriko da, kongresuaren antolakuntza batzordea abian
jartzeko. Era berean, kongresua noraino iritsiko den zehaztuko
da eta beharrezko baimen eta elkarlanak bideratuko
dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.