Bertoko barietateak.

Datorren ekainaren 21ean, ostegun, 19:00etatik aurrera, dei egiten zaie fruta-arbolen eta baratzezaintzaren zaletu guztiei Lamuza Parkeko Kultura Etxera joateko, Aiaraldeko berezko barietateei buruzko lehenengo ikerketaren emaitzak aurkeztuko baitira. Euskadiko Hazien Sareko nahiz Aiarako Kuadrillako ordezkariek oraindik martxan den ikerketari esker bertoko ortu eta larreetan identifikatu duten berezko biodibertsitatea aurkeztuko digute. Halaber, bileraren bidez, Aiaraldean barietateen zaindari izan litezkeen pertsonak ere identifikatu nahi dira (fruta-arbolak, ortuko landareak zein animalien bazkarakoak). Haiekin batera galtzen ari garen ondare hori babestea da azken helburua.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.