Formakuntza saioa, EKAINAREN 27AN, aisialdi edota jai espazioetan eraso matxistei ematen zaien erantzuna hobetzeko eta koordinatzeko xedeaz.

Laudioko Udalak konpromiso irmoa hartua du lan egiteko emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, aisialdiko edota jaietako guneetan gertatzen diren eraso matxisten prebentzioan, arretan eta erantzunean aktiboki inplikatuta.

Horretarako, datozen 2018ko San Roke jaiei begira, mota horretako erasoen prebentzioa eta arreta eskura izateko ekimen ezberdinak koordinatu dira eta aisialdiko edota jaietako guneetan gertatzen diren eraso matxisten jarduerako Tokiko Protokoloan jasoko dira.

Indarkeria edo bortxakeria mota horri buruzko gizarte kontzientzia handiagoa sortzeko helburua eta xedeaz, datorren ekainaren 27an, asteazkenean, Herriko Plazako erabilera anitzeko gelan, prestakuntza saioa emango da taberna, denda, jaietako talde, mugimendu feminista, emakumeen elkarte, kultur eta kirol elkarte eta txosnetako pertsonekin, eraso matxistei ematen zaien erantzuna hobetzeko eta koordinatzeko xedeaz. Zuen parte-hartzea ahal den neurrian erraztu nahi dugunez, saio hori emango da goizez (11:00-13:00 ordutegian) eta arratsaldez (18:00-20:00 ordutegian)

Eraso matxistarik gabeko Laudioko jaiekin zuen elkarlana eta konpromisoa aldez aurretik eskertuta, egun horretan elkar ikusiko dugulakoan!

 

ETORRERA BAIETZA EMAN BERDINTASUN ZERBITZUAN

Tlf: 94 403 48 55

berdintasuna@laudio.eus

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.