Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Borobilean’ ikuskizuna eskainiko dute Aldai plazan uztailak 5ean, 18:00etatik aurrera

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Borobilean’ ikuskizuna eskainiko dute Aldai plazan uztailak 5ean, 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Sinopsia:

Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?

Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu…

Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.

Aktoreak:

  • PIRRITX-Aiora Zulaika
  • PORROTX-Joxemari Agirretxe
  • MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
  • MARIBEL-Oihana Sanchez
  • JERONIMO-Alex Tetuan
  • IZAR DANTZARIA-Izaskun Forcada

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.

Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.

Musika: Joseba Ponce, Karlos Osinaga

Iraupena: 70 minutu gutxi gora-behera

Familia-antzerkia: (0-100 urte)

http://www.katxiporreta.eus/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.