BAGARA NOR Laudioko talde feministak eraso matxisten aurkako “Protokolo feminista” aurkezten du.

Laudioko talde feministak eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du gaur arratsaldean herriko plazan egindako agerraldi publikoan. Bertan adierazi denez, herrian emakumeek eta LGTBI+ kolektiboak jasaten duten indarkeria eta eraso matxistei aurre egiteko bitarteko gisa sortu da. Mota honetako indarkeriaren aurrean irtenbidea autodefentsa feminista dela eta indarkeriarik gabeko espazio libreak eraikitzera joko dutela adierazi da, antolatuz, eta emakumeen eta LGTBI+ kolektiboaren arteko sarea sortuz.
Protokoloa garatzerako prozesua positiboki baloratzen dute, eztabaida luze eta zailak askotan izan direla aipatuz. Hala eta guztiz ere, Bagara Norrek onartu egiten du protokoloa ez dela “perfektua ezta zurruna”, eta “denborarekin moldatuz eta egoeraretara egokituz” joan daitekeela onartu dute.
Uda garaian, eta batez ere jai giroan, potentziatzen diren eraso matxisten aurrean erantzuna ematea du helburu nagusi protokoloak. Dena den, talde feministaren asmoa ez da soilik protokoloaren aplikazioa jai eremura mugatzea.
Laudioko hainbat emakumek babestu dute komunikatua eta gainerako emakumeei bat egiteko deia ere luzatu diete. Adierazi denez, herriko emakume oro sarearen parte sentitzera eta protokoloa martxan jartzeko bidean batzera animatu nahi dituzte.

Argazkia: AIARALDEA

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.