Sanrokeak 2018: Abuztuak 15 (eguaztena). Andra Mariren Jaia

Abuztuak 15 (eguaztena)

Andra Mariren Jaia – Txupinaren eguna

  • 10:00etan: Batzalarrin kalean, HERRI GOSARIA, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Baldarrak)
  • 11:00etan: Batzalarrin kalean, KALEJIRA, Suziri- Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua.
  • 11:30ean: Zubiaur kalean, kuadrilla historiko/ zaharren TOPAKETA, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
  • Horren ostean: Erdiguneko kaleetan zeharreko KALEJIRA, ADISKIDEAK fanfarreaz lagunduta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historikoak/zaharrak)
  • 12:00etan: TXUPINLARIAREN AGURRA udaletxetik, AZIAK KUADRILLAREN eskutik eta LEHEN SUZIRIA jaurtitzea jaien hasiera iragartzeko.
  • Horren ostean: KALEJIRA Ekin Joleak, Lankaietako Lagunak, Laudioko Gaiteroak eta San Roke Musika Elkartea taldeen eskutik, jai talde, kuadrilla, erraldoi eta buruhandien laguntzaz.
  • Jarraian: Sorginlarren taldearen erraldoi eta buruhandien KALEJIRA, Laudioko Gaiteroen laguntzaz.
  • 12:30ean: POTEOA tabernaz taberna, fanfarre baten laguntzaz, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
  • Jarraian: Lamuza plazan, omenaldia Ruperto Urkijori eta, horren ostean, KANTALDIA hainbat kaletan zehar, Los Arlotes taldeak antolatua.
  • 12:30ean: DISKOFESTA Zumalakarregi etorbidean Iluntze, Ederki eta Arrañope tabernek antolatua.
  • 13:00etan: TXOSNEN IREKIERA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 14:00etan: ERROMERIA txosnagunean TXIMELETA taldearen eskutik eta 18:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 18:30ean: Aire zabaleko XXII. PINTURA LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA Herriko Plazan.
  • 19:00etan: “Metro y Medio” ANTZEZLANA Herriko Plazan, MAKU FANCHULI konpainiak eskainia. (Gaztelaniaz)
  • 20:30ean: “IRRIAK PLAZAN” ikuskizuna Zumalakarregi etorbidean, Irrien Lagunek emana.
  • 21:00etan: ALOS QUARTET, OREKA TX eta AUKERAN DANTZA taldeen KONTZERTUA Herriko Plazan.
  • 22:30ean: ERROMERIA txosnagunean AKERBELTZ taldearen eskutik, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.

Berezia

12:30ean: Aisialdirako espazioetan alkohola kontsumitzeak dakartzan arriskuak prebenitzeko karpa instalatuko da Zumalakarregi etorbideko 44. Zenbakiaren parean.
SASOIA  erakundeak alkoholemia analisi profesionalak egingo dizkie eskatzen duten guztiei, eta kontsumo desegokiak dakartzan arriskuen berri emango die. Arriskuei aurre hartzea eta arriskuak murriztea da helburua eta, horretarako, herritarren osasun publikoan izan daitezkeen ondorioei buruzko informazioa ematen da.
Antolatzailea: Laudio Udalaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Adikzio Saila.

Abuztuak 15, 16 eta 17

Indarkeria matxistaren aurreko erantzun publikoa: sentsibilizazio eta prebentzio ibiltaria 22:00etatik 2:00etara.
Sentsibilizazioa jai-eremuetan indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideen berri emateko.
Antolatzailea: Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzua.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.