Sanrokeak 2018: Abuztuak 16 (eguena). San Roke eguna

Abuztuak 16 (eguena)

San Roke eguna

  • 8:00etan: ALBORADA, Arloteek osatutako ahots eta soinu-tresnen abesbatzak eskainia autobus batean kalez kale doazela.
  • 9:00etan: KALEJIRA Lankaietako Lagunak eta Ekin Joleak txistulari taldeekin.
  • 11:00etan: DIANA herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira erdigunean zehar.
  • 11:00etan: MEZA NAGUSIA Lamuzako Done Petri parrokian San Roke zaindariaren omenez.
  • 11:00etan: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA.
  • 11:00etan: FAMILIAGUNEA txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 11:00etan: UMEEN TXAPELKETA GASTRONOMIKOA Aldai plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua.
  • 11:30ean: Zubiaur kalean, kuadrilla historiko/zaharren TOPAKETA HAMAIKETAKOA jateko, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
  • 12:30ean: ENTZIERROA ETA BIGANTXAK (soilik 16 urtez gorakoentzat).
  • 12:30ean: San Roke Musika Elkartearen KONTZERTUA Aldai plazan, programa honekin:
    1. “HEGO ARABAKO DANTZAK” – Gaita Nafarra eta Banda – Mold./ Arr.: J. Sáez
    2. “GAZTELUGATXEKO MARTXA” – Martxa – Kepa Junkera – Mold./ Arr.: E. Martin
    3. “JIGUE” – Jiga – Alan Parsons – Mold./Arr.: T.van Grevenbroek
    4. “ILARGIA”- Ken Zazpi – Mold./ Arr.: – Juanma Saez
    5. “WAKE ME UP”- Avicci – Mold./ Arr.: Tom Wallace
    6. “AITASAN ANTONIO” – Herrikoia/ Popular – Mold./Arr.: Juanma Saez
    7. “MEÑAKOZ” – Triki eta Banda – Korrontzi – Mold./Arr.: Xabier Zabala
    8. “JOXEK ANDREARI” – Triki eta Banda – Korrontzi – Mold./Arr.: Xabier Zabala
    9. “FURRA-FURRA” – Oskorri – Mold./Arr.: H.Extremiama
    10. “ZEU, ZEU, ZEU ¡” – Gatibu – Mold./Arr.: Juanma Saez
    11. “BAIGORRIARRAK” – Aiko Taldea – Sabin Bikandi – Mold./Arr.: J. Gutierrez
    12. “SARRI-SARRI” – Kortatu – Mold./Arr.: Juanma Sáez
    13. ”MALTZETA” – Triki eta Banda Korrontzi – Mold./Arr.: Xabier Zabala
    14. ”ATAUNGO ARDI BELTZA” – Triki eta Banda – Korrontzi – Mold./Arr.: Xabier Zabala
  • 12:30ean: ERRALDOI ETA BURUHANDI MITOLOGIKOEN “ERRALDOIKETA” elkarretaratzearen hasiera Aldai plazan, Sorginlarren taldearen eskutik, handik eguneko KALEJIRA abiatzeko herriko erdigunean zehar eta Herriko Plazan bukatuta erraldoiek valsa dantzatuz.
  • 12:30ean: ANIMAZIOA Laudioko Gaiteroen eskutik.
  • 13:00etan: KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar txistulari eta turutalarien laguntzaz, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
  • 14:30ean: HERRI BAZKARIA Gaztetxean, Laudioko Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 15:00etan: Kuadrilla historikoen BAZKARIA elizako arkupean eta bazkalostean 70eko eta 80ko hamarkadetako musika, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
  • Horren ostean: KALEJIRA txistularis eta turutalariekin, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Zoroak)
  • 16:00etan: TWISTER ERRALDOIA Lamuza parkean, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Intziriak)
  • 17:00etan: ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA erdigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatua eta Lankaietako Lagunak taldeko txistularien nahiz Laudioko Gaiteroen laguntzaz.
  • 17:00etan: ERRALDOI ETA BURUHANDI MITOLOGIKOEN “ERRALDOIKETA” elkarretaratzearen bigarren KALEJIRA Aldai plazatik hasita. Herriko kaleetan barrena ibili ostean, Herriko Plazan bukatuko dute eguna 18:00etan, konpartsa guztien argazkia eginda, Sorginlarren taldearen eskutik.
  • 18:00etan: HERRI KIROLAK Aldai plazan, Arrizkuzubi Herri Kirolak taldeak antolatua.
  • 18:00etan: AURRESKU LEHIAKETA Herriko Plazan, Itxarkundia Dantza Taldeak antolatua.
  • 18:30ean: ANIMAZIOA Laudioko Gaiteroen eskutik.
  • 19:00etan: FANDANGO eta ARIN-ARIN LEHIAKETA Herriko Plazan, Itxarkundia Dantza Taldeak antolatua.
  • 20:00etan: MARKELIÑE konpainiaren “Chef Natura” ANTZEZLANA Herriko Plazan. (Hitzik gabeko obra)
  • 20:00etan: KALEJIRA eta BARBAKOA San Roke aldapatik abiatuta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Zoroak – Xirika)
  • 21:30ean: AFARI MUSIKATUA RAITX taldearekin txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 21:30ean: AFARI MUSIKATUA Batzalarrin kalean, Indriska eta Alboka tabernek antolatua.
  • 21:30ean: TIO TERONEN SEMEAK taldearen emanaldia Herriko Plazan.
  • 22:00etan: JAI TEMATIKOA Zubiko Kurajon, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Galtzagorri)
  • 22:00etan: BERBENA Zubiaur kalean HAVANA 537 taldearen eskutik, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
  • Jarraian: Laudioko antzinako jaien argazki eta bideoekin egindako film baten PROIEKZIOA, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
  • 23:00etan: PELAX, DEIMOCRACY eta LIHER taldeen kontzertua txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 23:00etan: GOZATEGI taldearen KONTZERTUA Zumalakarregi etorbidean.

Abuztuak 15, 16 eta 17

Indarkeria matxistaren aurreko erantzun publikoa: sentsibilizazio eta prebentzio ibiltaria 22:00etatik 2:00etara.
Sentsibilizazioa jai-eremuetan indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideen berri emateko.
Antolatzailea: Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzua.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.