Sanrokeak 2018: Abuztuak 22 (eguaztena). Berakatz eguna

Abuztuak 22 (eguaztena)

Berakatz eguna

  • 9:30ean: Lamuza pilotalekuan, ESKUPILOTA partidak: neska zein mutilen partidak binakako pala eta eskupilota modalitateetan, benjaminen, kimuen eta haurren kategorietan, Herriaren Pelotazale Elkarteak antolatua.
  • 10:00etan: HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA Lamuza parkean, 14:00ak arte.
  • 10:30ean: XV. 3 X 3 HOCKEY TXAPELKETA haurrentzat Laudio BHIn, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak antolatua.
  • 11:00etan: FAMILIAGUNEA txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 11:00etan: XAKE partida bizkorrak Aldai plazan, Laudio Xake taldeak eta Basalarrina elkarteak antolatuak.
  • 11:30ean: SOKAREN HASIERA adinekoen egoitzatik, ohiko ibilbidean zehar eta betiko lekuetan geldituta, Untzueta Dantza Taldeak antolatua.
  • 13:00etan: SOKAREN AMAIERA eta AURRESKUA Herriko Plazan, Untzueta Dantza Taldeak antolatua.
  • 14:00etan: HERRI BAZKARIA Aldai plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua.
  • 16:00etan: DANTZA PLAZA PATXI ta KONPANIA taldearen eskutik Aldai plazan, Untzueta Dantza Taldeak antolatua.
  • 16:30ean: HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA Lamuza parkean, 19:00ak arte.
  • 17:00etan: ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KALEJIRA erdigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatuta eta Lankaietako Lagunak taldeko txistularien nahiz Laudioko Gaiteroen laguntzaz.
  • 17:30ean: XXIII. SAN ROKE HOCKEY TXAPELKETA HERRITARRA Gardeako Kiroldegian, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak antolatua.
  • 18:00etan: “ZATOZ JOLASTERA” ikuskizuna Irrien Lagunekin txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 19:00etan: HIKA TEATROA konpainiaren “Sagartu” ANTZEZLANA, Herriko Plazan (Euskaraz).
  • 19:00etan: TXIKIFESTA Zumalakarregi etorbidean Iluntze, Ederki eta Arrañope tabernek antolatuta.
  • 19:00etan: KANTUKADA Aldai plazatik hasita, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 21:30ean: AFARI MUSIKATUA txosnagunean MARA taldearekin, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 21:30ean: HABANERA GAUA Herriko Plazan, RONDALLA AL SEJO taldearen eskutik.
  • 21:30ean: KOADRIGA LASTERKETA Alberto Aceron, Laudioko Gazte Asanbladak antolatua.
  • 23:00etan: ZUNBA txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
  • 23:00etan: 2018ko Rockein lehiaketan parte hartutako DISASTER NOW, HERIO, II (KRIS MG) eta OSSYRIS talde lokalen KONTZERTUA Zumalakarregi etorbidean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.