Sanrokeak 2018: Laudioko aire zabaleko XXII. pintura lehiaketa

Oinarriak

  1. Lehiaketa 2018ko abuztuaren 15 egunean egingo da.
  2. Edozein pertsonak parte hartu ahal du, zein-nahi den bere naziotasuna edo egoitza-lekua.
  3. Lanak aire zabalean edo aire librean egin behar dira Laudio udalerriko termino barruan eta bertako motiboei buruz. Partehartzaile baikotzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
  4. Teknika librea izango da; burutzeko beharrezko izango dituen tresnak, lehiatzaile bakoitzak berak bere kontu eta kargu ekarri behar ditu, astoa barne.
  5. Lana egiteko euskarria gogorra eta zurruna izan behar da eta, edozein aldetatik hartuta, ez du 100,00 cm baino gehiago izan behar. Lehiatzailea aurkeztu ahal da lanerako prest, baina ez da onartua izango, inola ezta ere, bere euskarriak zirriborroak, marrazkiak edo beste mota batzuetako seinaleak baditu.
  6. Laudioko Udalan (Herriko plaza) zigilatuko da eta zenbakia emango zaio euskarriari lehiaketa-eguneko 8:30 h eta 10:30 h bitartean. Parte hartu edo lehiatu nahi duenak ordu eta une horretan formalizatu behar du bere izen-ematea.
  7. Lehiatzaileek organizazioari adierazi behar diote, inskripzio edo izen-emate orduan antolatzaileek finkatu eta markatuko dizkieten agindu eta arauei jarraituz, euren pintura lana egiteko aukeratu duten leku zehatza zein izango den eta non dagoen, antolakuntzak nahi duten auzokoei zein lehiaketako epaimahaikideei informatzeko nora joan daitezkeen ikusi nahi badute.
  8. Lanak ez izenpetu, sinadura barik entregatu behar direlako izen-emate lekuan 2018 abuztuaren 15 eguneko 14:00 h eta 15:00 h bitartean. Ordu horietatik kanpo aurkeztuko den lanik ez da onartuko. Lehiatzaileek euren lanetan jasan  lezaketen kalte, galera edo lapurretengatik ezin izango diote kalte-ordain  ekonomikorik eskatu Laudio Udalari, antolatutako ekitaldi osoan zehar Erakunde honen edo bere laguntzaileen zaintzapean egon arren ere.
  9. Bata bestearekin pilatu edo metatu ezin diren sari hauek emango dira:
    • 1.: 1.000 €
    • 2.: 600 €
    • 3.: 300 €
      Sari-irabazleek men egingo diote indarrean dauden sarien gaineko euspenei buruzko araudian ezarritakoari eta sariak jendaurreko eta publiko egin ondoren euren lanak izenpetu/sinatu egin behar dituzte. Lan irabazle guztiak Laudio Udalaren jabetzan geratuko dira. Udalak eskubidea du lan horiek erreproduzitzeko, beti ere egileak aipatuz, egileek ezin izango diotelarik inolako konpentsazio ekonomikorik eskatu.
  10. Laudio Udalak, Herriko Etxeko Iragarkien Taulan erakusten jarriko den Alkatetza-Lehendakaritzaren Dekretu bidez izendatuko du epaimahai tekniko bat osatuta egongo dena lehiaketaren objektua den pertsonekin. Lehendakaria, Alkatea bera izango da edo ordezten duen zinegotzia, berdinketa kasuan kalitatezko bozketa izango duelarik. Kultura Tekniko bat edo ordezteko izendatuko duen pertsonak Idazkari lanak egingo ditu, ahotsa izango du baina bozkatzeko eskubiderik ez.
  11. Epaitza, aldez aurretiko deliberazioak hartuta, epearen barruan aurkeztutako lan guztiak aztertuta, kalitate, teknika, berritasuna eta indarrean dagoen legezkotasunaren zaintza eta jagoletzako irizpideak aplikatuta, saritutako lanak zehaztuko ditu edo /eta lanek nahikoa kalitate ez badute egoki iritzitako sariak hutsik geratzea erabaki dezake. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da eta sarien banaketako jendaurreko ekitaldi publiko batean lehiaketa eguneko 18:30etan jakinaraziko da ofizialki.
  12. Saririk gabe suertatu diren lanak berreskura ditzakete lehiatzaileek abuztuaren 15etik irailaren 15era arte. Entrega hitzartu eta zehazteko, arren, aldez aurretik deitu 944 034 900 telefonora.  Epe horren barruan berreskuratzen ez diren lanak Laudio Udalaren jabetzakoak izatera pasako dira.
  13. Lehiaketa honetan parte hartzeak berak esan nahi du bertan zehazten diren baldintza guztiak onartu direla eta, beren beregi, horiei men egiten zaiela. Deialdi honen ondorioz sortu edo plantea litekeen edozein arazoren ebazpena Laudio Udaleko Kultura, Kirolak eta Jaiak Arloaren eskumen osokoa da.
  14. Lehiaketa honen oinarriak argitara emango dira jendaurrean Web orriaren bidez eta Laudio Udaleko sare sozialen bidez, beste komunikabideez gain.

Laudio, 2018ko uztaila

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.