Alkatearen bandoa: Eraso matxistarik gabe, Laudio aske

Egoera edozein izanda, edozein adineko emakumeen edota LGTBI+ pertsonen aurkako erasoen aurka egingo da eta zigortu egingo dira. Laudioko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu jarrera aktiboa hartzera emakumeen nahiz LGTBI+ pertsonen aurkako edozein erasoren aurrean, erasoa jasan duen pertsona lagundu eta babestera nahiz erasotzailea isolatzera. Horiek horrela, gogora ekarri nahi dugu horrelako jokabideak ez toleratzeko eta zigortzeko konpromisoa hartu duela Udal honek, San Roke jaiak askatasunez, segurtasunez eta berdintasunean gozatu ditzan pertsona orok.

Jarrera horren ildotik, beraz, debekatu egiten da mezu edo lelo matxistak dituzten materialak (kamisetak, txapak etab.) saltzea. Horrelakoak saltzen direla antzematen bada, horiek saltzeari uzteko agindua eman ahalko da, baita materialak konfiskatzekoa ere, eta ez dira itzuliko. Neurri horren helburua da guztion erantzukizuna sustatzea, erase matxistarik gabeko· jaiak lortzeko.

Alkate udalburuak konfiantza dauka laudioarron nahiz bisitarien gizabide-senean eta San Roke jai zoriontsuak izateko lankidetzan arituko direlakoan dago.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.