Jaietako kanpaina eraso matxisten aurka

Jaietan ere, urte osoan irauten duten genero-bereizketako rolak eta indarkeria matxista ikus daitezke, egitura heteropatriarkal finkatuen ondorio gisa. Gertatzen diren eraso ugariak naturalizatzeko aitzakia gisa erabiltzen dira jaiak, guztiok dakigunez, normalean zorrotzago epaitzen diren gizon batzuen jokabide matxistak epel hartzen baititugu jaien garaian.

Horrek guztiak argi uzten du jaietan gaia lantzeko beharra, are argiago kontuan hartuta jaiak une egokia direla nahi dugun eredu soziala eraikitzeko, beraz, berdintasunezko jaiak nahi ditugu, eta askeak, eta seguruak…

Hori dela eta, Laudio Udaletik hamar urtetik gora daramatzagu Berdintasunaren aldeko konpromiso irmoari eusten, emakumeen nahiz LGTBI+ pertsonen (pertsona lesbiana, gay, trans, bisexual, intersexual, eta arauzkotasunetik kanpo geratzen diren gorputzak, generoak edota sexualtasunak dituzten pertsonen) aurkako indarkeriari aurre egiten, askotariko ekintza, neurri eta kanpainen bidez.

Orain, “laudioko aisialdi edota jai espazioetan gertatzen diren eraso matxisten aurka esku-hartzeko tokiko protokoloa” aurkezteko unea iritsi zaigu, jaietan nahiz aisialdi espazioetan, errespetutik abiatuta gozatzeko, inolako indarkeria matxistarik pairatu gabe.

Protokolo hau prestatzea ezinezkoa izango zen aurretik prebentzio-ekintza ugari egin gabe, ezta mugimendu feministaren lankidetzarik gabe ere…Zalantza barik, urte askotako lanaren eta ahaleginen emaitza dugu hau.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.