Sagartu

  • Abuztuak 22, eguaztena
  • 19:00etan
  • Herriko plaza
  • Konpainia: Hika Teatroa
  • Antzezlana: Sagartu
  • Euskara

Laburpena:

SAGARTU zuzeneko musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen proposamen MULTIDISZIPLINARRA. Sagarra da tentazioa, sagarra da gutizia, sagarra da jolasa, sagarra da emakumearen fruitua. Abiapuntu hau hartuta Paradisuko garaietatik hona sagarrak izan dituen hainbat esanahi plazaratzen ditu ikuskizunak EMAKUME ZUZENDARI baten gidaritzapean.

  • Sagar zerutiarra. Paradisuko garaietatik datorkigu sagarrarekiko lotura. Jainkoak sagarraren ederra pekatu bihurtu nahi izan zutenetik, alegia. Evak Jainko guztiei aurre egin eta sagarraren ederra dastatu zuenean zerutiar paradisuei uko egin eta egiazko bizitzaren dantzarako prestatu zen.
  • Sagar ustela. Edurne Zuriren amaordeak ere sagar gorria, odolaren kolorekoa, aukeratu zuen Edurne zuriren barrenak pozoitu eta ustez betiko lotan uzteko. Eta Evaren antzera, Edurnek ere, kosk egin zion sagarrari.
  • Sagar ederrena ala sagar azkarrena? Erreginak garbi dauka zein nahiago: azkarrena.

EUSKAL DANTZA TRADIZIONALA oinarri hartuta, forma eta modu GARAIKIDEAGOTAN murgiltzen da SAGARTU etengabe. Mugimenduaren forman ikertu eta dantza kalitate ezberdinak aurkezten ditu neska mutil, genero rolak alde batera utzita. Denak bat eginda, hamasei gorputz sagar bakarra eta aldi berean ANITZA osatuz. Gorputz jostariak, zirikatzaileak eta indartsuak. Partaideak: Villabonako Oinkari Dantza Taldeko 17 dantzari; Iker Telleria eta Iñaki Dieguez musikariak; Miren Gojenola aktorea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.