Laudioko Udal Euskaltegian ikasturtea urriaren 1ean denontzat hasiko da

LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIAN IKASTURTEA URRIAREN 1ean DENONTZAT HASIKO DA.

Matrikulatzeko epealdi honetan izena ematera hurbildu zaretenean testigantza ugari jaso ditugu, errealitate eta motibazio ezberdinen adierazleak direnak; nabarmentzekoa da gure euskaltegian errealitate eta motibo guztiek lekua dutela, guztiontzat ikasturte berria hasiko da.

“Unibertsitatean ikasketak euskaraz egin nituen, orain irakatsi nahi dut, euskara ondo menperatu nahi dut”

“Mintza-taldekook euskara lantzeaz aparte, lagunen artean egoten gara”

“EGA orain dela 10 urte atera nuen, orain lan berria dut eta hobeto sentitzeko”

“Laudiokoa naiz. Txikitan ez nuen ikasi eta gero lanean eta familiarekin ez nuen denborarik. Orain, bai, horregatik euskara ikasten ari naiz”

“Bi ume dauzkat, eskolan euskaraz ikasten dute, haiei laguntza emateko euskara behar dut

“Denetarako eskatzen da titulazioa”

“Langabezian nago, zerbait atera arte …”

“Orozkon jaioa naiz, Laudion bizi naiz eta euskaldun zaharra naiz, beste euskaldunak ulertzeko eta eroso sentitzeko interesgarria iruditzen zait batua pixka bat ikastea”

“Euskara ikasteak beste lan batzuetarako ateak zabalduko dizkit”

ONGI ETORRIAK! DENONTZAKO TOKIA DAGO ETA!

Laudioko Udal Euskaltegia-  Lamuza parkea (Kultura etxea) 946722838 – 946722200, euskaltegia@laudio.eus

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.