Luki” eta Laudioko Fidel Alonso, bere artzain gidariak, txapeldunorde edo bigarren geratu dira Oñatin egin den 9. Artzain Txakurren Txapelketan

Luki” eta Laudioko Fidel Alonso, bere artzain gidariak, txapeldunorde edo bigarren postuan geratu dira pasa den irailaren 23ko igandea, Oñatiko Santa Luzia  zelaietan burutu den 9. Artzain Txakurren Txapelketan Artzain txakur txapeldunen froga gorena den  horren  txapelduna ‘Gaua’ izan zen, Nafarroa Behereko Donamartiri  herriko Gilles Etxegoien, bere artzain gidariarekin batera.

Txapelketa hau beti lehiatu ohi da Mikel Deunaren jaiegun aurretiko igandean eta bertan neurtu ohi da txakurraren abildadea eta obedientzia, hala nola bere jabearekiko duen bateratasuna. Hitzordura etorri ziren Ipar eta Hego Euskal Herria, Katalunia, Espainia eta Frantziako arraza ezberdinetako txakurrik onenak.

Laudio Udaletik, auzoko guztien izenean,  gure zorionik zintzoena helarazi nahi diogu Fidel eta bere “Luki” leialari

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.