Ez ahaztu: gu guztion eskura dago euskara erabiltzea.

Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetarako euskara planeko hainbat partaiderekin sustapen bideo bat paratu da.

Bertan islatu nahi izan da euskara gutxi edo asko jakinda, gure esku dagoela euskaraz egitea.

Horretarako nahikoa da establezimenduak eta langileak identifikatzeko adierazgarrietan arreta jartzea, jakiteko zein dauden konprometituta euskara plan horrekin. Uste ohi duguna baino gehiago dira parte hartzen ari direnak: 125 negozio.

Bideoa gaur (irailak 28, ostirala) ikusteko aukera egongo da 18:00etan Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan. Eta ordutik, hainbat tokitan, hedabidetan, tabernatan, dendatan, sare sozialetan…

Ez ahaztu: gu guztion eskura dago euskara erabiltzea.

[Nahi izanez gero, hemen duzu bideoa: https://www.dropbox.com/s/cc159hzlaj9xa8n/laudio2018_Merkatarita%20plana.mp4?dl=0]

OHARRA: Euskara Arloak antolatutako ekintzen berri eskuratzeko, hau bezalako mezurik ez baduzu jaso nahi, erantzun mezu honi BAJA hitza idatziz.

= = = = = = = =

Para dar a conocer las oportunidades que Laudio ofrece para vivir en euskera, se ha producido un video promocional con diversos participantes del plan de euskera para comercio, hostelería y empresas de servicios.

Con ello que ha querido reflejar que, sabiendo mucho o poco, está en nuestras manos el usarlo.

Tan sólo necesitamos fijarnos en los identificativos de establecimientos y sus trabajadores/as para saber quiénes están comprometidos con dicho plan de euskera. Son más los participantes que lo que tendemos a pensar: nada menos que 125 negocios.

El vídeo se proyectará hoy (viernes 28 de septiembre) a las 18,00 h en el salón multiusos de la Herriko Plaza. Y a partir de ese momento… en muchos lugares, medios de comunicación, bares, tiendas, redes sociales…

No lo olvides: el uso del euskera está en nuestras manos.

[Puedes descargar el vídeo aquí: https://www.dropbox.com/s/cc159hzlaj9xa8n/laudio2018_Merkatarita%20plana.mp4?dl=0]