Beldur Barik Jarrera!

Beldur Barik Jarrera! egitasmoak 9. Beldur Barik Jarrera! lehiaketarako deialdia egin du. Ekimenaren helburua da neska-mutilek gaur egungo desberdinkeria egoerei aurre egiteko dituzten moduak irudikatzeko askotariko arte adierazpenak aintzatestea, estimatzea eta bultzatzea, betiere, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren aurkako arbuio irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerekin.

Parte hartzen duten proiektuek “beldur barik” jarrera jaso behar dute, emakumeen kontrako indarkeria modu desberdinak gainditzeko eta harreman libreak, abegitsuak, berdinzaleak, desberdinak eta sexismorik gabeak izateko konpromiso pertsonala nahiz kolektiboa islatuta. Kalitate tekniko edo artistikoa baino gehiago, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik hausnarketak eta eztabaidak eragiteko gaitasuna eta mutilen konpromisoa matxismoaren kontra, “beldur barik” jarreraren ildotik.

¿Zer da “beldur barik” jarrera?

Hauek dira ezaugarriak:

  1. Indarkeria sexista eta indarkeria matxistaren beste adierazpenak (translesbohomofobia) egotea posible egiten duten faktoreei buruz hausnartzea.
  2. Zehazki gazteek bizi dituzten desberdinkeria egoera desberdinak eta sexismo adierazpenak identifikatzea.
  3. Indarkeria sexista eta kultura matxista identifikatzeaz gain, aurre egitea eta jarrera kritikoa, transgresorea eta positiboa aplikatzea estrategia kolektibo nahiz indibidualen bidez.
  4. Neskak ahalduntze eta autodefentsa jokabidean agertzea indarkeria edo desberdinkeria egoeretan.
  5. Mutilak jokabide autokritiko, proaktibo eta desberdinkerien aurka konprometituan agertzea eta estrategia indibidual nahiz kolektiboen bidez korporatibismo maskulinoa apurtzea.
  6. Indarkeria sexista sentsazionalismoz irudikatzen duen ikuspegitik ihes egitea eta emakumea biktimatzat irudikatzen duen klixea gainditzea.
  7. Indarkeriaz hitz egitean erabili ohi diren estereotipoak gainditzea; ez da soilik bikotekide edo bikotekide ohien arteko indarkeria fisikoa aipatzen, gazteen askotariko bizipenak identifikatzen dira, indarkeria mota desberdinak eta horiek gertatzen diren testuinguruak eta espazioak bereizita.

Aurten laugarren aldiz deitu da AIARALDEKO “BELDUR BARIK JARRERA 2018” LEHIAKETA. Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Okondon, Orozkon edo Urduñan erroldatutako 12 eta 26 urte bitarteko gazteek hartu ahalko dute parte deialdi honetan, baita udalerri horietako elkarteren batean parte hartzen dutenek ere. Aiaraldea eskualdeko lehiaketako sari-banaketa Urduñako hirian egingo da. Azaroaren 23an izango da, Orduña Plaza hotelean. Oinarri osoak kontsultatu nahi badituzue, joan  www.laudio.eus web atarira edo bisitatu Beldur Barik egitasmoaren webgune ofiziala, www.beldurbarik.org.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.