Bozeramaileen Batzordeak gaitzetsi egin du emakume baten aurkako eraso matxista. Elkarretaratzeak deitu ditu gaurko

Jakin dugularik Laudioko emakume baten aurkako eraso matxista gertatu dela, adierazi nahi dugu emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria dela emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala), eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Laudio Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez adostu du:

  1. Erabateko arbuioa eta gaitzespena adierazi nahi dugu, baita genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexistetatik eratortzen diren erasorik onartuko ez dugula berretsi ere.
  2. Erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazten eta babesa eskaintzen diogu, baita haren familia eta lagunei ere.
  3. Aldarrikatzen dugu berdintasunaren eta begirunearen balioetan oinarritutako jendartea lortzeko lan egin beharra; emakumeek espazio publikoan askatasunez ibili behar dute eta espazioa libreki erabili, kaleetan zehar lasai ibiltzeko eta sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten erabakitzeko aukera izan behar dute; labur esanda, emakumeen nahia erabat errespetatu behar da.
  4. Laudioar guztiei, gizon zein emakume, dei egiten diegu emakumeen kontrako eraso guztien aurka egin dezaten eta emakumeak iraintzen dituzten edota eraso sexistak bultzatzen dituzten jarrerak onar ez ditzaten.
  5. Kontzentrazio instituzionala egiteko deia egiten dugu, urriaren 8an, astelehenez, 12:30ean, Herriko Plazan. Horrez gain, herritarrei ere dei egin diegu egun eta leku berean biltzeko 19:00etan.
  6. Gonbidapen berezia luzatu nahi diegu emakumeen elkarteei, eragile feministei eta Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean aritzen diren elkarteei.

Ante el conocimiento de una agresión machista ocurrida a una mujer de Laudio queremos expresar que la violencia (psicológica, económica, física, sexual) ejercida contra las mujeres, supone un serio atentado contra su dignidad e  integridad física y moral; en consecuencia, una grave e intolerable violación de los derechos humanos.

La Junta de Portavoces del Ayuntamiento de Laudio, acuerda por unanimidad:

  1. Mostrar su más firme rechazo y condena toda agresión derivada de actitudes sexistas basadas en la desigualdad de género.
  1. Mostrar su solidaridad a la mujer agredida, a su familia y personas allegadas, a la vez que su apoyo.
  1. Aboga por trabajar para lograr una sociedad basada en los valores de igualdad y respeto, en la que las mujeres puedan caminar y hacer usos del espacio público en libertad, que puedan andar con tranquilidad por las calles cuando lo deseen, que puedan decidir con quién, cuándo y cómo tener relaciones sexuales, y en la que, en definitiva,su voluntad, siempre y en todo caso, sea totalmente respetada.
  1. Hacer un llamamiento a todas y todos los laudioarras para que rechacen todas las agresiones contra las mujeres y para que no toleren comportamientos que denigran a las mujeres y sobre las que se sustenta la violencia sexista.
  1. Convocar a una concentración institucional el lunes día 8 de octubre a las 12:30h., en la Herriko Plaza, y convocar, asimismo, a la ciudadanía a concentrarse el mismo día y en el mismo lugar a las 19:00h.
  1. Invitar de forma especial a las asociaciones de mujeres, grupos feministas y a las organizaciones que colaboran con en el Servicio de Igualdad

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.