Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Egitaraua:

Azaroak 14, asteazken: 18:00etan, erabilera anitzeko udal aretoan. “Berdintasuna ikasten da. Irakatsi berdintasuna”. Seme edo alaba feminista hazteko aholkuak. Berdintasunerako Foroa. Haurren zaintzan feminismoa transmititzeko saioa, ele bitan. Pipertxuriak berdintasunaren aldeko gizonezkoen taldea.

Azaroak 15, osteguna: 18:00etan Kultura Etxean. Informazio-hitzaldia: Aholkularitza juridikoa eta orientazioa emakumeentzat, Hegoak Foru Zerbitzuko Susana Cambra abokatuaren eskutik. Gure eskubideak exijitzeko, lehen ezagutu behar.

Azaroak 17, larunbat: 10:00etatik 14:00etara, Aiarako udaletxean, Aiaraldeko Berdintasun Topaketa. Iritziak eta ekarpenak jasoko dira, indarkeria matxistaren aurkako Aiarako Kuadrillako Protokoloa sortzeko.

Azaroak 18, igande: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30ak arte. Autodefentsa tailerra Maitena Monroyren eskutik. 3 euroren truke herriko emakumezkoentzat eta 5 euro udalerrian erroldatuta ez daudenentzat. Izen ematea Berdintasun Zerbitzuan egin daiteke, 94 403 48 50 telefono zenbakian. Leku kopuru mugatu.

Azaroak 19, astelehen: 19:00etan Kasinoan. Él nunca me pegó dokumentala eta solasaldia Irantzu Varela feministarekin. Él nunca me pegó dokumentalak ordu erdi laburrean gizonezko bikotekideek eragindako indarkeria ez fisikoari buruzko esperientziak kontatzen dituzten hainbat emakumeren lekukotasunak jasotzen ditu. Lekukotasun horiek aditzera ematen dute, batetik, zaila dela identifikatzea indarkeriaren hainbat forma, eta bestetik, horiek errekonozitzeko eta horiei aurre egiteko bide ematen duen ahalduntzea.

Azaroak 21, asteazken: Solastiar 50 primaveras Zine-forum-a. 16:45ean LAUDIOALDE zinema aretoan. ZAZPI URTETIK GORAKOENTZAT. Dohainik edukiera bete arte.

Azaroak 23, ostiral: Acción lanera martxan jartzea Lamuza Parkean, 11:30ean.

Azaroak 23, ostiral: 18:00etatik aurrera Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa Urduñako Bainuetxe-Hotelean.

Azaroak 24, larunbat: 17:30ean eta 20:00etan Zineforuma Custodia compartida filmearekin, Laudioalde Zinema Aretoan. 12 URTE GORAKOENTZAT.

Azaroak 25, igande:
• 13:00etan. ELKARRETARATZEA indarkeria matxistaren kontra Herriko plazan, Solastiar, Avillo, Jakaranda, Biok eta Etawasol elkarteek antolatua.
• 13:30ean AMAGOIA ELEZKANORI omenaldia.

Azaroak 27, astearte: 18:30ean, Kasinoan. Bakean dagoena, bakean utzi. Ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, umorearen betaurrekoak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest! Euskaraz.

Azaroak 29, ostegun: 18:00etan Kultura Etxean. SOLASALDIA… Adriana Kaplanekin, proiektuaren koordinatzailea, Wassu-UAB Fundazioaren Zuzendaria “Behatokia eta estrategia berriak emakumezkoen genitalen ebaketa prebenitzeko: Ezagutu, aritzeko

Azaroak 30, ostiral: 18:00etan, 5 urtetik gorako umeentzat. IPUIN KONTALARIA udal liburutegian. IPUIN-KONTAKETA: Izaskun Mujika GORPUTZ OSOKO IPUINAK
“Kandida oso neska zintzoa da, denak daude pozik berarekin. Denak, Kandida bera izan ezik. Ez da sentitzen eta pentsatzen duena adierazten ausartzen eta ez da bere burua defendatzeko gai sentitzen. Egun batean dena aldatzen da Kandidaren bizitzan, berak esaten ez duen guztia bere gorputzean jaiotzen den bigarren aho batek esango baitu…” Euskaraz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Avillo, Biok, Solastiar, Jakaranda, Bagaranor eta Etawasol elkarteei, ikastetxeei nahiz programa prestatzen lagundu duten norbanakoei eta mundu guztia animatu nahi dugu jardueretan zein aldarrikapen-mobilizazioetan parte hartzera.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.