“Birziklapenean jaioak gara”

Hondakinen birziklapenerako eta prebentziorako astearen barruan Aiarako Kuadrillak antolatu du zenbait ekintza azaroaren 16tik 30era bitartean. Azaroaren 17an Zumalakarregi etorbidean, Herriko plazatik hurbil, elkartasun azoka jarriko dute bigarren eskuko binilo, cd eta liburuekin. 13:30etatik 14:30ak arte Araba kalearen eta Zumalakarregi artean “Birziklapenean jaioak gara” Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren kanpainaren karpa jarriko dute. Bi hezitzailek informazioa emango dute hurbiltzen diren guztiei eta joko eta tailerretan parte hartzen gonbidatuko dituzte. Parte-hartzailearen artean zozketatuko dute beiran sartutako tokiko produktuen saskia. Eguraldia txarra izango balitz, Aldai plazara mugituko dute.

Horrez gain, azaroaren 30ean Kultura Etxean erakutsiko dute zertan datzan bermikonpostajea 18:00etatik 20:00ak arte. 50 leku egongo dira eta aurretik izena ematea beharrezkoa izango da azaroaren 29ak baino lehen udaletxean (944 034 800).

Reciclaje

Dentro de la semana por la prevención y el reciclaje de residuos, la Cuadrilla de Ayala ha organizado varias actividades del 16 al 30 de noviembre. El 17 de noviembre habrá un mercado solidario de vinilos, cds y libros de segunda mano en la Avenida Zumalakarregi, cerca de Herriko plaza, y de 10:30 a 14:30 instalarán la carpa de la campaña del Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Araba “Reciclar es lo nuestro” en las inmediaciones de la calle Araba y Zumalakarregi . Dos educadores ambientales facilitarán información a todas las personas que se acerquen y además les invitarán a disfrutar de juegos y talleres. Entre aquellas que participen se sorteará una cesta de productos locales envasados en vidrio. En caso de que hiciera mal tiempo, la actividad se trasladará a la plaza Aldai.

Además, el 30 de noviembre en la Kultura Etxea enseñarán en qué consiste el vermicompostaje de 18:00 a 20:00. Ofrecerán 50 plazas y la inscripción previa es preciso hacerla antes del 29 de noviembre llamando al Ayuntamiento (944 034 800)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.