Gabonetako Egitaraua

ABENDUA

Abenduaren 8an, larunbata

  • 11:00 // Sukaldaritza ikastaroa “Taloak eta Madalenak”. Baserritar Azokan. Herriko plazan.
  • 17:30-19:30 // Sorgin Zapatuak: “Xalto eta xalto” ikuskizuna Xalto eta Brinko pailazoekin. Askaria eta, amaitzeko, tailerra pailazo aho eta sudurrak egiteko. 5 urtetik gorako umeentzat. La Milagrosa Ikastetxean  Ugarte Auzoan.
  • 17:30 eta 20:00 // Laudio Top Zinema: “Todos lo saben”. 12 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako zinema aretoan.

Abenduaren 9an, igandea

  • 11:30 // Lamuza Parkean bisita gidatua. Izena ematea: 944 034 920. Parkeko zubitik hasita.

Abenduaren 10ean, astelehena

  • “Sakabanaketaren aurpegiak”. Etxerat Elkarteak antolatutako argazki erakusketa. Abenduaren 15ean bukatuko da. Kultura Etxeko Aldaikoerreka aretoan.
  • Laudioko Erakusleihoen Lehiaketaren XXV. Edizioa eta Aiarakoaren V. Edizioa. Bozkatzeko epea abenduaren 10ean irekiko da eta 16an amaituko da. APILL elkarteko egoitzan (Zumalakarregi 33., 1. esk.) edo udaletxeko ontzian utzi behar da botoa. Bozkatzen dutenen artean zozketatuko dituzte Bebidas Serranoko opari sorta eta 30 euroko bi erosketa bono.
  • 19:00// Hitzaldia: “Iruña Veleia, zergatik ez dute gai hau argitu nahi?” Joseba Nafarrate eta Roberto Bilarekin. Kultura Etxean.

Abenduaren 11n, asteartea

  • 18:00 // Gabonetako sukaldaritza ikastaroak, Karrika jatetxeko sukaldariaren eskutik. Asteazkenean eta ostegunean, 12an eta 13an, ere saioak egongo dira. Solastiarrek antolatzen du Zubiko Etxean.

Abenduaren 12an, asteazkena

  • 17:30-20:30 // “Joko, jostailu eta ipuin ez sexistak”. Udal Berdintasun Zerbitzuak eskainiko du hitzaldia eta gurasoak zein edonor hurbildu daiteke, opari askoren izaera sexista identifikatzeko. Udal liburutegian izango da.

Abenduaren 13an, osteguna

  • 18:30-19:30 // “Lan egin duzu amiantoarekin? Ez dakizu zer egin?” ASVIAMIE Aiaraldea elkartearen hitzaldia. Erabilera anitzeko udal aretoan.

Abenduaren 14an, ostirala

  • Shopping Eguna. APILLek antolatuta, ekintzak eta ezustekoak herriko kaleetan.
  • 18:00 // “Olentzeroren ipuina”, Alberto Bargosek antzeztuta. 3 urtetik gorako umeentzat. Udal Liburutegian.
  • 19:00 // 4 eta 1/2ko Euskal Herriko Elite Pilota Txapelketa. Aretako frontoian.
  • 19:30 // Urrezko eta zilarrezko ezkontzak. Izena emateko: 664 794 542. San Pedro Lamuza parrokian.

Abenduaren 15ean, larunbata

  • 11:00 // “Polboroiak eta turroiak” sukaldaritza tailerra euskaraz. Basalarrinan.
  • 17:30-19:30 // Sorgin Zapatuak: Galtzagorri pertsonaia mitologikoen antza hartzeko mozorroak prestatzeko saioa. Jarraian askaria bertaratutako guztientzat. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko ludotekan.
  • 17:30 eta 20:00 // Laudio Top Zinema: “El árbol de la sangre”. 16 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 20:00 // Andere eta Incantum abesbatzen kontzertua San Pedro Lamuza parrokian.
  • 23:00 // Kontzertua: Akerbeltz eta Susterbaks. Aretako Kultura Etxean.

Abenduaren 16an, igandea

  • 11:00-13:00// Bidezko merkataritzako azoka Ipar-Hegoalde elkarteak antolatuta. San Pedro Lamuza parrokiako arkupean.
  • 17:30 // Euskarazko zinema: “Luis eta Estralurtarrak”. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 18:00-21:00 // Dantzaldia Baisalako Raul Islas irakaslearekin. Gardeako kultura zentroan.
  • 19:00 // Musika barrokako kontzertua “Alba Boreal” taldearen eskutik Lamuzako San Pedro parrokian. San Roke kofradiak antolatuta eta Vital Kutxa Fundazioak lagunduta.

Abenduaren 17an, astelehena

  • 09:00-14:00 // Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo den sukaldaritza ikastaroan izena emateko epea hasiko da eta abenduaren 19an amaituko da. 944 03 48 90 telefono zenbakian egin beharko da edo euskara@laudio.eus helbide elektronikoan.
  • 18:00 // “Ameli ipuinen jostune” mitologia musikatua. Basalarrinan.

Abenduaren 19an, asteazkena

  • 17:00 // Gurasoekin bilera lantzeko Kirikino Aisialdi Taldearen “Sormen Negulekuak”. Informazio guztia jasotzeko deitu 688 726 665 telefono zenbakira. Kultura Etxeko Arraño aretoan.
  • 17:30-19:30 // Aiaraldeko irakurketa klub feminista Josune Muñozekin euskaraz. Udal liburutegian.
  • 17:30 // 2019ko San Roke Jaiak prestatzeko bilera irekia. Udaletxeko bilera aretoan.

Abenduaren 20an, osteguna

  • Olentzeroren lagunen bisita goizean herriko ikastetxeetan.

Abenduaren 21ean, ostirala</h2 >

  • 18:00 // Ikazkina, Ugarteko plazan.
  • 19:00 // 4 eta 1/2ko Euskal Herriko Elite Pilota Txapelketa. Aretako frontoian.

Abenduaren 22an, larunbata

  • 12:00 // Kantujira herriko plazatik.
  • 13:00 // Gabon kantak herrigunean, Arloteekin
  • 17:30-19:30 // Sorgin Zapatuak: “Olentzeroren bidaia zoragarriak” antzezlana Zirtaka antzerki taldearekin. Jarraian askaria, eta, amaitzeko, eskulanak, Gabonetako apaingarriak egiteko. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Ludotekan.
  • 17:30 eta 20:00 // Laudio Top Zinema: “Ha nacido una estrella”. 12 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 20:00 // Bikarte Elkarteko “Nidos de esperanza” ekimenaren barruan dauden proiektuak laguntzeko elkartasun kontzertua Lamuza San Pedro parrokian. Landaluze Musika Eskolak antolatuta.

Abenduaren 23an, igandea

  • 10:00 // Neguko Azoka baserritar eta artisauekin. Aldai plazan.
  • 18:00 // Euskal dantzen erakustaldia eta Salutxu Etxebarriari omenaldia Itxarkundia Dantza Taldearen eskutik. La Granja kiroldegian.
  • 20:00 // Santa Luzia Abesbatzaren Gabonetako kontzertua. Lamuzako San Pedro parrokian.

Abenduaren 24an, astelehena

18:15 // Olentzero eta Maridomingiren kalejira. Leziagatik abiatuko da.

Abenduaren 26an, asteazkena

  • 10:00-13:00 // Sormen Negukeluak: 2007tik 2013ra bitartean jaiotako umeen artean elkarlana, sormena eta autonomia lantzeko guneak eskainiko ditu Kirikino Aisialdi Taldeak. 15 euro. Izen ematea egin beharra dago abenduaren 17an baino lehen. Kultura Etxean izango dira ekintzak.
  • 11:00-13:00 // 6 eta 18 urteko gazteentzako tailerra sukaldaritza eta margolaritza sortzaileari buruz. 27an eta 28an ere eskainiko dute ordu berean. Doakoa izango da eta izena eman beharra dago 619 414 098  eta 615 700 117 telefono zenbakietan. Zubiko Etxean.
  • 17:30-20:00 // Laudio Top Zinema: “Black is beltza”. 16 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 18:00 // Xabi Larrearen “Upp” umeentzako ikuskizuna. La Granja kiroldegian.

Abenduaren 27an, ostegunea

  • 10:00-13:00 // Sormen Negukeluak: 2007tik 2013ra bitartean jaiotako umeen artean elkarlana, sormena eta autonomia lantzeko guneak eskainiko ditu Kirikino Aisialdi Taldeak. 15 euro. Izen ematea egin beharra dago abenduaren 17an baino lehen. Kultura Etxean izango dira ekintzak.
  • 17:30-20:00 // Laudio Top Zinema: “El reino”. 12 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 18:00 // Dikothomia CIAren “Spazio… 0” umeentzako ikuskizuna. La Granja kiroldegian.
  • 19:00 // Piano kontzertua Antonio Oyarzabal musikariarekin. San Pedro de Lamuza.

Abenduaren 28an, ostirala

  • 10:00-13:00 // Sormen Negukeluak: 2007tik 2013ra bitartean jaiotako umeen artean elkarlana, sormena eta autonomia lantzeko guneak eskainiko ditu Kirikino Aisialdi Taldeak. 15 euro. Izen ematea egin beharra dago abenduaren 17an baino lehen. Kultura Etxean izango dira ekintzak.
  • 17:30-20:00 // Laudio Top Zinema: “Entre dos aguas”. 16 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 18:00 // Xilipurdi Teatroren “Gabonetako pailazokeriak” umeentzako ikuskizuna. La Granja kiroldegian.
  • 19:00 // 4 eta 1/2ko Euskal Herriko Elite Pilota Txapelketa. Aretako frontoian.
  • 19:45 // San Roke Musika Elkartearen kontzertua Lamuzako San Pedro parrokian.
  • 23:00 // Dantzaldia, Baisalak antolatuta. Gazelan.

Abenduaren 29an, larunbata

  • 11:30 // Santa Luzia Abesbatzaren Gabonetako kontzertua. San Roke Nagusien egoitzan.
  • 16:30 // “Pixelaturen abenturak” Esti Urresola laudioarraren film laburraren estreinaldia. Solasaldia egingo dute eta gero kamisetak banatuko dituzte. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 17:00-21:00 // Izotz pistara txangoa. Gaztelekuak antolatuta, eman izena han bertan abenduaren 26a baino lehen 10 eta 16 urte bitarteko adina baduzu.
  • 17:30 // Laudio Top Zinema: “Horman erlojua duen etxea”. 7 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 18:00 // Errege Magoen postariaren bisita. Tren geltokira helduko da eta Herriko plazara joko du eskutitzen bila.
  • 20:00 eta 22:00 // Laudio Top Zinema: “The guilty”. 12 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.

Abenduaren 30ean, igandea

  • 17:30 // Laudio Top Zinema: “Pixelaturen abenturak” eta “Horman erlojua duen etxea”. 7 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.
  • 20:00 // Laudio Top Zinema: “The guilty”. 12 urtetik gorakoentzat. 3 euro. Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxearen zinema aretoan.

URTARRILA

Urtarrilaren 2an, asteazkena

  • Negulekua. Euskara sustatzeko, sukaldaritza ikastaroak egingo dituzte  Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Ostegunean eta ostiralean, 3an eta 4an, ere egingo dira. Zubiko Etxean.
  • 10:30-13:30 eta 16:00-18:00 // Ur parkea La Granja kiroldegian.

Urtarrilaren 3an, osteguna

  • 11:00-13:30 eta 15:00-20:00 // Gabonetako Haur Parkea. La Granja kiroldegian.

Urtarrilaren 4an, ostirala

  • 11:00-13:30 eta 15:00-20:00 // Gabonetako Haur Parkea. La Granja kiroldegian.
  • 19:00 // 4 eta 1/2ko Euskal Herriko Elite Pilota Txapelketa. Aretako frontoian.

Urtarrilaren 5ean, larunbata

  • 19:00 // Errege Magoen kabalkada Rakataplarekin

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.