Negulekua. Umeentzako sukaldaritza ikastaroak

Eskolaz kanpoko ordutegian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz sukaldaritza ikastaro batzuk antolatuko dira urtarrilaren 2, 3 eta 4 egunetan. Zubiko Etxean egingo dira eta Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude (lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke).

Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, abenduaren 17-19 bitartean, aukera hauetako baten bitartez:

  • 09:00-14:00 ordutegian, Udaletxeko Euskara Arloan.

  • Telefonoz: 944034890

  • E-postaz: euskara@laudio.eus

 

Ezinbestez datu hauek eman beharko dira (bestela ez delako kontuan hartuko):

  • izen-abizenak

  • kontakturako telefono bat

  • umea ikasten ari den maila (taldeak antolatzeko)

Neba-arreben kasuetan, hala nahi izanez gero, izena eman ahal izango da zozketa-zenbaki bakar batez. Gehienez, hiru neba-arreba.

Izena emateko orduan, pertsona batek nahi beste ume inskribatu dezake.

Ikastaroak bi izango dira, goizez (10:00-13:00, 25 ume) eta arratsaldez (16:30-19:30, 25 ume). Lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke. Prezioa: doakoa. Emandako izenak lekuak baino gehiago balira, zozketa bat egingo da abenduaren 20an, ostegunean, Euskara Arloan, 09:00etan.

Argibide gehiagorako, jo Euskara Arlora.

OHARRA: Laudiorako ekintza hau Aiarako Kuadrillak antolatu eta finantzatzen du, Arabako Foru Aldundiaren laguntza partzial batez.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.