Gaur goizean bisitatuko gaituzte loteriaren sariak iragartzen dituzten San Ildefonso ikastetxeko umeek.

Estatuko Loterien erakundeak sustatzen dituen gizarte-ekintza ugarien artean, oso berezi bat jarriko da martxan aurtengo Gabonetan: zozketan parte-hartze aktiboa izan duten San Ildefonso ikastetxeko umeak udalerri sarituetara gertauratuko dira. Loterien erakundearen asmoa da ikastetxeko umeei saria jasotzeko zortea izan dutenen txera eta esker ona jasotzeko aukera ematea eta bertatik bertara ezagutzea banatu duten poza.

Hori dela eta, gaur 12:30ak aldera Herriko Plazara iristea espero dugu: besteak beste, Madrildik datorren autobus batean, abenduaren 22an Laudioko biztanleen artean banatutako laugarren saria, alegia, 42206 zenbakiduna iragarri zuten neska eta mutila etorriko zaizkigu. Nahi duten guztiek aukera izango dute autobusera gerturatzeko, kaixo esan, solasalditxo bat izan, eta herrira ekarri diguten milioi zaparrada eskertzeko.

Loterien erakundetik esan digutenez, laburra izango da bisita, 13:30ak aldera bazkaltzera joango baitira. Ondoren, Bilbora joango dira lehenengo saria irabazi dutenak agurtzera.

Beso zabalik izango gaituzte haien zain.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.