Lan Poltsa. Hauteslekuetan Administrazioaren ordezkariak

IRAGARKIA

2019an izango diren hauteskundeen deialdiak direla eta (Udaletarako eta Biltzar Nagusietarakoak maiatzean eta Estatukoak azaroan), Laudio Udalak lan‑poltsa sortuko du langabetuekin, hauteslekuetan Administrazioaren ordezkari izan daitezen.

Lan-poltsa horretan sartzeko, baldintza hauek bete eta egiaztatu behar dira:

  • Langabezian egotea.
  • Laudion erroldatuta egotea.
  • Batxilergo, LH II edo titulu baliokidea izatea.
  • Euskarazko C1 maila edo baliokidea.

Hauteskunde egunean Administrazioaren ordezkari izateak ez du esan nahi Laudio Udalarekin inolako lan-harremanik izango denik. Hortaz, kasuan kasuko hauteskundeak antolatzen dituen administrazioak legez ezarrita dituen diru  kopuruak jasotzeko eskubidea baino ez du ekarriko Administrazioaren ordezkari izendatzeak eta hauteskundeen egunean egiten lanek.

Eskariak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 14tik otsailaren 19ra izango da, biak barne.  Dokumentazioa Laudio Udaleko sarrera-erregistro orokorrean aurkeztu ahalko da, urtarrilaren 14tik otsailaren 19ra (biak barne), astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era, baita astelehen eta ostegunetan 8:00etatik 19:00etara ere.

Informazioa eskuratzeko, Udalaren webgunera (oinarrien testu osoa) nahiz Herritarren Arretarako Zerbitzura jotzea dago eta 944034800 zenbakira deituta ere egin daiteke. Zozketa 2019ko otsailaren 21ean egingo da, 12:00etan.

Atalak/Categorías Udala

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.