Fundacion Vicente Ferrer Hitzaldia. Urtarrilaren 30ea.

Vicente Ferrer Fundazioaren ekimenez, erakunde humanitario horren proposamenak aldezten dituzten zenbait udali gonbidapena luzatu zitzaien joan den azaroan bisita instituzionala egiteko Indiako Anantapur eskualdera, han bideratzen baititu fundazioak bere ekimenak. Duela hamar urte baino gehiago, Laudiok etengabe finantzatu ditu garapenerako hainbat ekimen Vicente Ferrerrekin batera eta, horrexegatik, Amets Meatza zinegotzia Laudio Udalaren eskudun gisa joan zen bisitan parte hartzeko, bost egun eskaseko bidaian, zeinetan gonbidatutako pertsonek aukera izan baitzuten euren kabuz eta bertatik bertara euren udalerrietatik bideratutako lankidetza-ekimenak ezagutzeko.

Herritarrei esperientzia hori itzultzeko, Vicente Ferrer Fundazioak berak Ezagutu India FVFren eskutik izeneko hitzaldia antolatu du, zeinetan Amets Meatzak parte hartuko duen, besteak beste. Ekitaldia Amurrion izango da, urtarrilaren 30ean, 18:30etan, Katekesi Aretoan.

Animatu eta erdu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.