Ruperto Urquijo Bolatoki Elkartea, 2019ko San Roke jaietako pregoilaria

Ruperto Urquijo Bolatoki Elkartea, elkarte gisa 1980 urtean sortu zen formalki. Jada askosaz ere lehenagotik aiarar bola jokoaz eta hori desager ez zedin arduratzen ari ziren Los Arlotes taldeko kideetako batzuek eratu zuten. 1966an egin zuten, jada, lehen txapelketa Villosa enpresak eraikitako Altzarrateko bolatokian.  Gure herrian bolatoki gehiago bazeuden ere, elkarteak lortu zuen eraikitzea San Sokekoa. Hori 1986ko apirilaren 27an inauguratu zen; 1999ko martxoaren 19an Gardeakoa eta San Joanekoa, berriz, 2009 urtean.

Gaur egun elkartearen buru Jose Luis Sánchez da. 50 bazkidetik gora ditu eta era aktiboan lanean dihardute, eskoletako ikasleekin, gazteriarekin, Apdemarekin, eta abarrekin, bizirik mantentzeko  kirol eder haueta eusteko, Aiaran behintzat, gure kulturaren sustrairik sakonenen osagarria dena.

Denbora guzti honetan zehar izan duen ardura guzti horregatik, jaietako  lantaldeak eta Laudioko Udalak nahi izan dute saritzea elkarte hau izendatuta 2019ko San Roke jaietako “pregoilaria”. Ondo baino hobeto merezitako saria. Zorionak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.