Laudio Udalak badauka bere mendien antolamendurako plana dagoeneko.

Laudio Udalak badauka bere mendien antolamendurako plana dagoeneko. Dokumentuari esker, kudeaketa hobetuko da ekonomiari dagokionez, baina baita iraunkortasunari, biodibertsitatea hobetzeari eta erabilerak uztartzeari dagokionez ere. Proiektuak Europar Batasuneko FEADER funtsen laguntza izan du Arabako Foru Aldundiaren Mendi Zerbitzuak kudeatzen dituen diru-laguntzen bidez; orotara, 9.647,10 euro izan dira, 2018rako aurreikusitako 10.719,00 euroetatik. Jarraian, Laudioko mendi guztiak PEFC ziurtagiriaren barruan sartzeko eskaera egingo du Udalak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.