3K ikastaro berria. Ikastaroa kudeaketan hobetzea nahi duten kirol entitateei zuzendurik dago.

Arabako Foru Aldundiko Kirol zerbitzutik 3K ikastaroko edizio berri bat antolatzeko asmoa dugu. Ikastaroa kudeaketan hobetzea nahi duten kirol entitateei zuzendurik dago. Aurtengoko ikastaroa, lehendabizi aldiz,  LAUDION eman behar da. 

Formazio ikastaroak Aiarako Kuadrilara (kirol entitate kopuru handiko tokia) gerturatu nahian, lehendabiziko aldiz 3K kirol entitateen kudeaketa hobetzeko ikastaroa antolatzen dugu Laudion. 

2019ko 3K Programaren 1go urtearen xehetasun guztiak ezagutzeko jarraian aurkituko dituzun loturak erabili.

Eskuliburu horiek arretaz irakur ditzazuela gomendatzen dizuegu haietan 3K Programaren informazio guztia dagoelako, egingo duzuen urtearen informazioa eta gainditzeko bete behar diren baldintza guztiak.

Nola egin izen ematea?

Izen ematea egiteko 1go urtearen eskuliburuan sartu behar zarete (https://www.euskalit.net/3k/manual1_urtea.pdf)  eta bertan tailer bakoitzean izena emateko modua topatuko duzue. Hala ere, izen ematea egin ahal izateko, 1go eranskina irakurri behar duzue (eskuliburuan dagoena) eta sinatuta dagokion Foru Aldundi edo Eusko Jaurlaritzara bidali kasuan kasu. Dokumentua bidaltzeko eta tailerretan izena emateko azken eguna 2019ko otsailaren 28 izango da.

Informazio gehiago eskuliburuan edo EUSKALITen – Natalia Fernández: nfernandez@euskalit.net / 94 404 73 82

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.