Laudio GazteFilm Fest zinema jaialdiaren gazte sailaren egoitza izango da martxoaren 22tik 24ra.

Publiko gazteari eskainitako lehen mailako programazio internazionala. Zinea,
ikastaroak, hitzaldiak eta kontzertuak Laudioko espazio ezberdinetan ikusgai.
Jaialdiak bi sail ofizial izango ditu: film luzeenak eta film laburrenak. Bi sail hauek, GazteFilm Fest sariagatik lehiatuko dira eta publikoaren botoari esker lortuko da. Horrez gain, jaialdiak lehiaketatik kanpoko hainbat ikastaro, hitzaldi, kontzertu eta proiekzio izango ditu.
Abenduan, Gasteizen bizitako umeentzako sailaren harrera positiboaren ostean, GazteFilm Fest Araban hedatzea pentsatu zen, beste espazio batzuk bilatuz. Oraingoan, gazte saila Laudion izango da eta zinearen inguruko 20 ekintza baino gehiago izango ditu.
“Laudioko Udalak proiektuan sinestu zuen eta gure aldetik eskaintza kulturala hiriburuetatik ateratzeko grina egon da. Gure proposamen zinematografikoak beste espazio batzuetara moldatzea oso erakargarria iruditzen zitzaigun.” dio Helena Gonzálezek Zinhezbatik.
Guztira sei izango dira jaialdian parte hartuko duten espazioak: Laudioko zinema, non film luzeak ikusi ahalko diren, Kultur Etxea hitzaldietarako, Sorgin taberna proiekzio areto bihurtuko dena lehiaketaz kanpoko film laburretarako eta Gaztelekua eta Kasinoa ikastaro eta ekintza berezientzako.
“ Aurten tarte bat eskaini nahi izan diogu Zazpi t´erdi kolektiboari eta hitzaldiak, kontzertuak nahiz performanceak izango ditugu haien eskutik. Halaber, “Foco Llodio”-an Kepa Sojo eta Esti Urresola, estilo eta belaunaldi ezberdinetako errealizadoreek haien lanak aurkeztuko dituzte.” Ricardo del Conde, Kalakalab.
Laudioko zineman eta kasinoan egindako ekintzak 2 euro balioko dute eta sarreran bertan erosi ahalko dira. Beste ekintza guztiak dohainik izango dira.
Programazio osoa ikusgai gure web orrialdean: www.gaztefilmfest.com
Babesleak: Fundación Vital Fundazioa, Eusko Jaurlaritza (kultura eta turismoa), Laudioko Udala eta Arabako Foru Aldundia , UNIFRANCE
Laguntzaileak: Tolo taberna, Sorgin taberna, Zubiko taberna, Valle de Ayala hotela, Laudioko
Gaztelekua, Laudioko Gaztetxea, Laudioko Kasinoa, Sagasound eta GERTU

Agenda 

Ostirala – 22

17.30. Laudioko Zinema. Film luzeen sail Ofiziala: Guarda in Alto

18.30. Kultur etxea. Foco Llodio (laburmetraiak). Kepa Sojo

18.30. Gazteleku. Animazio tailerra

19.30. Laudioko Zinema. Film luzeen sail Ofiziala: Les Météorites

19.30. Kultur etxea. Film laburren sail ofiziala. “Bakardadeak”

19.30. Sorgin Taberna. Lehiaketaz kanpoko film laburrak. “Periferikoa”

21.00. Laudioko Zinema. Foco Zazpi tèrdi. La vía flotante

22.00. Laudioko Zinema. Lehiaketaz kanpoko film laburrak. The Florida Project

23.00 Gaztetxe. Inaugurazio festa. Komando Klitorix

Larunbata – 23

11.00 Laudioko Zinema. Film Laburren sail ofiziala

12.15. Kultur Etxea. Hitzaldia. Produce con lo que hay. 

16.30. Laudioko Zinema Film laburren sail ofiziala. “Joan Etorriak”

19.30. Laudioko Zinema. Zazpi T`erdi-ren kontzertua

19.30. Sorgin Taberna. Lehiaketaz kanpoko film laburrak. “Periferikoa”

22.00. Laudioko Zinema. Young & Beautiful

22.00. Laudioko Zinema. Lehiaketaz kanpocko film luzea. L`atelier.

23.00. Sorgin Taberna. Jai Periferikoa.

Igandea – 24 

12.00 Laudioko Zinema. Foco Llodio (laburmetraiak). Esti Urresola

16.30. Laudioko Zinema. Film laburren sail ofiziala. “Joan Etorriak”

17.00. Laudioko Zinema. Film Luzeen sail ofiziala. As Duas Irenes

19.00. Kasinoa. El Iglú. Fragmentos de un espacio infinito. 

19.30. Sorgin Taberna. Lehiaketaz kanpoko film laburrak. “Periferikoa”

20.00. Kasinoa. Sari banaketa eta amaierako jaia.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.