Bertso Barnetegia. Espejo, apirilaren 24, 25 eta 26an

Martxoaren 13 asteazkenera arte, barne, (09:00-14:00 Udaletxeko Euskara Arloan) aukera egongo da izena emateko apirilaren 24, 25 eta 26an (oporretan) Espejon egingo den umeentzako bertso-barnetegirako. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailetako Laudioko ikasleentzat. 30 leku. Lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke. Prezioa: 45 euro (80 euro ez erroldatuak).

Emandako izenak lekuak baino gehiago balira, zozketa publiko bat egingo da martxoaren 14an, ostegunean, Euskara Arloan 09:00etan.

Neba-arreben kasuetan, aukeran, batera joango dira zozketa-zenbaki bakar batez. Izena emateko orduan, pertsona batek ume bat baino gehiagoren izena inskribatu lezake. Argibide gehiagorako, jo Euskara Arlora.

Martxoaren 22an, ostiralean, izen-ematea eta ordainketa beteak izango ez dituztenek, lekua galduko dute eta zerrendako hurrengoari emango zaio aukera.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.