Elikadura proiektua

Kirikino Aisialdi Taldeak lauhilabeteko proiektu bati hasiera emango dio martxotik ekainerarte. Proiektuaren bi ardatzak Ellakuriko udal ortuetara eta sukaldaritza tailer bat hilabetean behin burutzea izango dira.

Martxoaren 29a, ostirala izanik, 17:30etatik 19:00ak arte, baratzera joateko aukera izango da. Ugarteko plazan izango du hasiera eta bukaera hitzorduak, plaza mugatuak izango ditu ekintzak eta plazak libre baldin badaude, martxoaren 29an izena emateko aukera izango da.

Bazkideentzat ekintza hau dohakoa izango da, soilik izena eman beharko dute, aldiz, bazkideak ez diren horiek, 2€ ordaindu beharko dituzte izena emateaz gain.

Elikadura ildoak izango duen bigarren zita, martxoaren 30ean izango da, Zubiko etxean hain zuzen. 11:30etatik hasiko eta gaztea 14:30etatik 16:00rak arte jaso ahalko da. Goiza bazkaria sukaldatzen hasiko dute parte-hartzaileek produktu ekologikoekin, eta sukaldatzen bukatutakoan, bazkaltzeari ekingo diote. Azken honen ostean, jolasaren unea helduko da.

Plazak mugatuak izango dira, eta izena emateko azken eguna martxoaren 29a izango da. Bazkideek 6€ ordaindu beharko dituzte ekintzan parte-hartu nahi izatekotan, aldiz, bazkideak ez diren horiek, 8€ ordaindu beharko dituzte.

 

Izena emateko prozedura

Baratzeko txangora, sukaldaritza tailerrera edo bietara izena emateko orriak Laudioko Kultura Etxean lortu ahalko dira, eta datuak beteta martxoaren 29a baino lehen utzi beharko dira Kultura Etxean bertan. Izena emateko beste aukera bat edota zalantzak galdetzeko izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 688726665 zenbakira deitu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.