Kirikiño proiektuak: Elikadura, jaten duguna garelako eta Ikuskizunak, ikusten duguna garelako.

KIRIKINOKO PROIEKTUA

  1. urtean sortutako atseden talde Laudioarrak, aurten 2019an 35 urte betetzen dituen honetan proiektua berritu dute, orain arte egindako ibilbide oparoarekin jarraitzeko asmotan. Hori dela eta, bazkide izateko kanpaina atera du bi proiekturekin batera, hauek garatzeko bi astean behin hauekin zerikusia duten ekintza ezberdinak egingo dituztelarik.

Elikadura, jaten duguna garelako

Lauhilabeteko proeiktua izango da martxotik ekainerarte. Proiektuaren bi ardatzak Ellakuriko udal ortuetara eta sukaldaritza tailer bat hilabetean behin burutzea izango dira. Proiektu honek helburu nagusitzat ditu ELIKADURA, TALDE LANA, NATURA, KULTURA, SORMENA eta AUTONOMIA bezalako baloreak barneratzea. 2006 eta 2013 urteen bitartean jaiotako haurrei bideratutako proiektua da.

Esan bezala, proiektu honen bi ardatz nagusiak hurrengoak dira:

Ekoiztu, baratzera txangora

Ostiral bat hilabetean atseden taldeak eskuratu duen 168 metro karratuko baratzera hurbilduko gara. Bertan sasoian zer erein, landatu eta jasotzen den erakutsi eta haurrak baratzea antolatzeko aukera izango dute. Laudioko Ugarte auzoa du kokagune proiektu berrituaren habiak, nora hilabetero eskualdeko hamaika haur eta gazterekin irteerak egingo diren behin edo birritan.

Sukaldatu eta jan

Baratzetik pasa ostean sukaldatzea egokitzen da, eta horretarako hilero burutuko dira jardunaldi ezberdinak sukaldea hizpide izanik. Larunbat bat hilabetean sukaldaritza tailerra burutuko da Museo Gastronomikoan. Gure menua sortuko dugu bertoko ekoizleen produktuekin errezetetan oinarrituta eta gure ukitu pertsonalarekin lehenengo eta bigarren plater eta postre bat eginez. Ostean gure platerak bazkaldu eta tailer batekin bukatuko dugu eguneko egonaldia. Goizetik abiatuta, bazkalostera arte luzatuko dira sukaldaritza tailerrak.

 

Ikuskizunak, ikusten duguna garelako

Hiru ataletan sailkatuko da ikuskizunen ildoa.

Paradisu Zinema

Paradisu zinema, hilabeteroko maiztasunarekin, igandeetan gauzatuko da. Ildo honen zati hau Laudioko kultura etxeko areto batean burutuko da. Parte-hartzaileek proiekzioa bukatutakoan, postontzi baten bitartez, hurrengo filma zein izango den aukeratzeko aukera izango dute.

Antzerkigintza

Antzerkigintzan ordea, adar ezberdinak jorratuko dira, itzal-antzerkigintza, ipuin-kontaketak eta bestelako ikuskizunak landuz.

Irratigintza

Irratigintzari dagokionez, Uhinak irratiarekn elkarlanean, bazkideek ekintza berrien berri, egindakoen balorazioak, umorea eta musika uztartuko dituen irratsaioa emitituko dute Uhinak irratiko uhinetatik.

Kirikikinoko bazkideak

Bazkide izateko kanpaina atera dugu urte osorako 10€ko kuotagatik. Bazkidea izanik edukiko diren abantailak aditzekoak izango dira, proiektuetan zein irteeretan parte hartzeko kuotak txikiagoak izango baitira eta izena ematen duten besteengandik bazkideek lehentasuna izango baitute. Gainera, bazkideentzako bideratuak izango diren hainbat ekintza burutuko dira, zozketak eta opariak, besteak beste.

Bazkidetzan altan emateko aukerak hurrengoak dira:

  1. Izena emateko orriak Kultura Etxean bertan lortu ahalko dira  eta datuak beteta Kultura Etxean bertan utzi.
  2. izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi.
  3. Web atari honen bitartez, hemen klik eginez.

 

Informazio gehiago jasotzeko idatz ezazue izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora edo dei ezazue 688 726 665 telefono zenbakira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.