DESENTXUFATUAK… munduko euskaldun berri zaharrenak… (Antzezlana)

IGANDE honetan (apirilak 7), “laudiOHOLTZAN” programaren saio berezi bat izango dugu, DESENTXUFATUAK izeneko antzezlana. Bertan, MIKEL MARTÍNEZ eta PATXO TELLERIA arituko zaizkigu, barrez lehertzeko obran: 40 urte daramate euskaltegian ikasle eta oraindik eskas dabiltza euskararekin: “Munduko euskaldun berririk zaharrenak” omen dira…

Dakikezunez, “laudiOHOLTZAN” da euskarazko kultura-ekoizpena gizarteratzeko egitasmoa. Bestalde, Udalak antolatutako KORRIKA KULTURALA programaren barruan ere bada saio hau.

18:30etan hasiko da, Lamuza parkeko KASINOAn. 3 euro (sarrerak bertan salgai, 18:00etatik aurrera). Igandean: ez ahaztu…

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.