Oporrengatik zein behin behineko arrazoiengatik hutsik geratzen diren etxebizitzak.

Laudioko etxebizitza hustetako eta merkataritza-lokaletako segurtasuna indartzeko, Udaltzaingoak “ETXEBIZITZA HUTSAK” izeneko ekimena jarriko du martxan aurtengo udatik aurrera.

Udaltzaingoaren konpromisoa eta eguneroko lanetako bat da haien presentzia handitzea eta arreta handiagoa ipintzea oporrak direla eta edo behin behineko beste arrazoien ondorioz etxebizitza hutsak daudela dakiten tokietan.

Horretarako, herritarrei eskatu nahi diete nahikoa aurretiaz harremanetan jartzea martxan jarriko den zerbitzu horrekin, eta gutxieneko eta nahitaezko datuak jasoko dituen fitxa betetzeko.

Funtsean, asmoa da jakitea zer epetan egongo diren etxebizitzak hutsik, zer segurtasun neurri aplikatuko diren eta, larrialdirik balego, konfiantzazko zer pertsona izango den arduraduna udaltzainen abisua jasotzeko.

Bete beharreko fitxa Udaltzaingoaren egoitzan bertan edo webgunean eskura daiteke.

https://drive.google.com/file/d/1wik2Ls2sFqXgSBnB4w4nPOsXCaTmxKTC/view

Behin bete eta izenpetu ostean, aurkeztu egin beharko da, polizia-zerbitzuaren datu-basean sartzeko eta eguneroko patruiletan kontuan hartzeko.

Gauza bera egin daiteke tokiko merkataritza-lokalen kasuan, horietako gehien gehienek dagoeneko fitxa bat duten arren beharrezkoa den larrialdi kasuetan erabiltzeko.

Datu horiek komunikatu ez dituztenek baina egin nahi dutenek, edo eman dituzten datuak egiaztatu nahi dituztenek Udaltzaingoaren egoitzara etorrita jaso dezakete informazioa edo eguneratu ditzakete datuak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.