Uda-diru laguntzak euskarazko errotuluetarako

Martxoaren 29ko ALHAOn argitaratu zen Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskarazko errotuluak txertatzeko diru-laguntza deialdia.

Aurreko urteetan bezala, lagunduko diren errotulazio lanak identifikaziorako errotulu nagusiak, toldoak, ibilgailuak eta atarietako plakak izango dira. Gehienez ere, 350 euro eskuratu ahal izango da elementu bakoitzeko, kontuan izanda kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70 lagunduko dela errotulua euskara hutsez badago eta ehuneko 35 euskara ez ezik beste hizkuntza bat dagoenean.

Baina, argibide zabalagoa izateko, jo deialdira bertara edo udaleko Euskara Arlora.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.