Emakume mugituentzako bideo parte-hartzailea

Emakume mugituentzako bideo parte-hartzailea

Tailerraren deskribapena
Tailer parte-hartzaile honek hausnarketa espazio bat errazten du, non jatorri eta
esperientzia desberdinetako emakumeek beraiei eragiten dieten gaiei buruz libreki
adierazteko aukera duten. Sormen prozesuak gidoiaren idazketa eta laburmetrai baten
filmaketa eta ediziora arteko pausoak barne hartzen ditu. Bere hedapenak elkarrizketa eta
elkarrekintza bultzatzen ditu, emakume parte-hartzaileak eta biztanleria osoa ahaldunduz
gizartea eraldatzeko tresna moduan erabiltzen den komunikazioaren eskubidean.
Parte-hartzaileak
Gehienez 15 emakumez osatutako talde batentzako planteatuta dago erabilgarri dauden
tresnak zein barne komunikazioa hobesteko. Belaunaldi arteko zein jatorri ezberdindun
emakumez sorturiko emakume taldea antolatu nahi da.
Ordutegia:
Ostirala 18:00etatik 21:00ak arte, maiatzaren 3tik ekainaren 21era arte.
Programa:
Maiatzak 3, ostirala Irekiera. Konfidantza dinamikak. Landuko den gaia aukeratu.
Maiatzak 10, ostirala Gidoiaren talde idazketa eta filmaketa plana.
Maiatzak 17, ostirala Filmaketa..
Maiatzak 24 ostirala Filmaketa..
Maiatzak 31, ostirala Materiala ikusi eta edizioa.
Ekainak 7, ostirala Edizioa.
Ekainak 14, ostirala Edizioa.
Ekainak 21, ostirala Itxiera. Azken proiekzioa. Ebaluazioa.

Espero den emaitza
Gizarte itneresa duen 5 minutuko film labur baten errealizazioa. Ikasleek bideoa
egitearekin batera formakuntza burutuko dute eta haiek aukeratutako gaiaren inguruko
gogoeta gauzatuko dute.
Tailelerrean izen ematea:
info@kcd-ongd.org
Hizkuntza:
Hizkuntza nagusi, baina ez bakar, bezala gaztelera planteatzen da. Euskara zein
tailerreko partehartzaileek hitz egiten ditzaketen hizkuntza anitzak bultzatzen dira.
Fidantza:
Tailerrean izena eman duten pertsonek plaza hutsak sortu ez ditzaten asmoarekin,
interesatuta dauden ikasleek 20€-ko faidantza ordaindu beharko dute KCD GGKE-ren
kontuan ES63-2095-0080-50-9109628411 (BBK Kutxabank).
Fidantza ekainaren 21ean itzuliko da tailerraren itxieran.
Dinamizatzailea:
María Aizpuru zinema zuzendaria eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Informazio
Zientzietan doktore da, Bideo Parte-Hartzailearen metodogian espezializatua.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.